Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

[Irudiekin] Yakovlev 42: "Borroka egitera behartu gaituzte, eta borrokatuko gara"

Yakovlev 42ri babesa adierazteko elkarretaratzea egin dute plazan. Musika taldeak jakinarazi duenez, auzibidea aurrera doala esan die epaileak.

yakovlev 42 elkarretaratzea
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/05/06

Herritar talde batek deituta, elkarretaratzea egin dute gaur Oiartzungo Done Eztebe plazan, Yakovlev 42 musika taldeari elkartasuna adierazteko helburuarekin. Adierazpen askatasunaren kontrako “eraso gogorra” salatu nahi izan dute. Izan ere, musika taldeko sei kide auzipetua daude, Guardia Zibilak gorroto delituagatik salatuta.

Elkarretaratzea bukatu denean deitzaileetako kide batek hartu du hitza. “Beste behin ere”, esan die plazan bildutako hamarnaka lagunei, “argi ikusi dugu errepresio indarrek ez diela atsedenik ematen herri honetako zein estatuko talde eta eragileei. Horregatik, garbi dugu horrelako erasoei erantzuna emateko garaian guk ez dugula atsedenik hartuko. Adierazpen askatasunaren kontrako erasorik ez”.

“Jaso dugun babesa izugarria izan da”

Yakovlev 42 taldeko kideak elkarretaratzean izan dira, eta eurek ere hitza hartu dute. Goizean epailearen aurretik pasatu behar izan dute, eta arratsaldeko mobilizazioan egin dute orain arte gertatutakoaren balorazio azkarra.

Lehenik eta behin, eskerrak eman dizkiete babesa helarazi dieten pertsona eta eragile guztiei, Euskal Herrikoak zein kanpokoak izan. “Izugarria izan da jaso dugun babesa, baita guk bezala pentsatzen ez dutenengatik ere”, esan dute.

Jarraitu dutenez, gaur Donostiako Instrukzio Epaitegira “behartuta” joan dira deklaratzera, antolatutako “zirkuan” parte hartzera. “Deklaraziorik egin gabe ere, bazekiten zer gertatuko zen, eta guk, tamalez, ere bai”. Jakinarazi dutenez, epaileak esan die auzibidea aurrera doala —orain ikertu izatetik auzipetu izatera pasatu dira—, “nahiz eta badakiten deliturik ez dagoela”.

Taldekoek salatu dutenez, “gutxiengo baten parte” diren zein zaurgarri diren pertsonak babesteko legea —gorroto delituaren tipifikazioa— “polizia, armada, erlijioa, enpresari zein Espainiako Estatua” defendatzeko baliatu dute. “Tamalez, Euskal Herrian badakigu nola funtzionatzen duen honek, eta badakigu Zigor Kodea batzuek bakarrik zigortzeko balio duela. Borroka egitera behartu gaituzte, eta borrokatuko gara”, iragarri dute.

Herritarrek uste baino “askatasun gutxiago” dituztela ohartarazi dute “kapitalismoak bultzatutako zibilizazio-krisiaren” testuinguruan. “Eskubidea edo askatasuna dugu soilik haiek nahi dutena erosteko, ikusteko, jateko edota abesteko. Disidentea zarenean, eta haien kontrako diskurtsoa duzunean, hor ez dago askatasunik”. Horregatik, musika taldeko kideentzako garrantzitsuak dira kalean salaketak egitea, edo ikastetxeetan pentsamendu kritikoa sustatzea. Ez hori bakarrik: “Garrantzitsua da herrietan militatzea, eta zuzentasunarengatik aldentzen den kultura sortzea”.

“Sistemak ezarritako bideari” alternatibak eraikitzea aldarrikatu dute. Streetpunk talde bat izanik, gisako beste talde baten —The Last Strength— hitzak erabili dituzte mobilizazioarekin bukatzeko: “Anaien arteko borroka, herriaren porrota da. Faxismoaren aurka, elkartasuna beti”.

Yakovlev 42 elkarretaratzea
Yakovlev 42 elkarretaratzea
Yakovlev 42 elkarretaratzea
Yakovlev 42 elkarretaratzea
Yakovlev 42 elkarretaratzea
Yakovlev 42 elkarretaratzea
Yakovlev 42 elkarretaratzea
Yakovlev 42 elkarretaratzea
Yakovlev 42 elkarretaratzea
Yakovlev 42 elkarretaratzea
Yakovlev 42 elkarretaratzea
Yakovlev 42 elkarretaratzea

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.