Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Yakovlev 42 taldekoei babesa eman diete epaitegiaren aurrean

Gorroto delituagatik ikertuta zeuden, eta eguerdian deklaratu dute. Kontseilu sozialistek babesa eman diete.

yakovlev elkarretaratzea kontseilu sozialistak Gaur goizean elkarretaratzea egin dute Donostiako epaitegien aurrean [Arg.: Donostialdeko Kontseilu Sozialista].
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/05/06

Yakovlev 42 taldeko sei kidek epailearen aurrean deklaratu dute gaur goizean. Gorroto delituagatik ikerketapean zeuden, Guardia Zibilaren txosten batean oinarritutako salaketa batengatik.

Oarsoaldeko, Buruntzaldeko eta Donostialdeko kontseilu sozialistek deituta, elkarretaratzea deitua zuten taldekideek deklaratu behar zutenerako. Babesa eskaini diete Egiako epaitegien aurrean.

Ez da gaurko elkartasun keinu bakarra izango. Gaur arratsaldean, 18:30ean, beste elkarretaratze batera deitu dute Oiartzungo herritar talde batek deituta. Done Eztebe plazan izango da. Taldeak jakinarazi duenez, bertan emango dute goizekoaren berri.

“Estatu kapitalistaren bilakaera autoritarioa”

Hiru eskualde horietako kontseilu sozialistek salatu dutenez, adierazpen askatasuna ez da benetako eskubide bat, “estatu kapitalistaren kontrakoa” denean “bakarrik” zigortzen delako. “Beste behin, ikusten ari gara estatu kapitalistak hartzen ari diren bilakaera autoritarioa, aurkako zaien oro erasotzeko gai direla”, zehaztu dute.

“Gainera, argi ikusi da ezker gobernuak edota sozialdemokraziak oro har joera hori indartu besterik ez duela egin, eta bere interesen defentsan mantendu duela, esaterako”, gaineratu dute. Sozialdemokraziak “klase-ertainaren adierazpen askatasunaren defentsa” egiten duela esan dute.

Estatuek “joera autoritarioa” dutela iritzi dute, azken urteetako “krisiak” bultzatuta. Langileria errepresioa jasaten ari da kontseilu sozialisten arabera. “Horretara dator zigor kodearen gogortzea, langileriaren antolakuntza independentea antolakuntza indarrez erasotzea, oinarrizko beharren aldeko borroka kriminalizatzea edo adierazpen antifaxistak mehatxatzea”, adierazi dute.

Eskubide politikoen “defentsa” egitera deitu dute, baita adierazpen askatasunera ere. “Hortaz, errepresio kasuen aurrean klase elkartasuna antolatu behar dugu”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.