Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Indarkeria matxista

"Indarkeria jasan duten emakumeak ezin dira babesgabe utzi"

Donibane Lohizuneko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute. "Nazkatuta, amorratuta eta haserre" daudela adierazi dute.

elkarretaratzea donibane lohizune oiartzun
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/05/07

Pasa den ostiralean, 34 urteko emakume baten gorpua aurkitu zuten Donibane Lohizuneko hotel batean. Indarkeria bortitzeko zantzuekin agertu zen emakumea, eta haren bikotekidea atxilotu zuten. Euskal Herri osoko mugimendu feminista mobilizatu da, urteko lehenengo hilketa matxista salatzeko. 2003an kontaketa hasi zenetik, 119. hilketa da.

Oiartzunen gaur arratsaldean egin dute elkarretaratzea. “Lehenik eta behin, Oiartzungo Asanblada Feministatik gure babes eta elkartasun guztia adierazi nahi diegu senide, lagun eta gertukoei. Ez zaudete bakarrik”, adierazi du Oiartzungo Feministen Asanbladak.

Gogorarazi dutenez, hildako emakumea apirilaren 14an salto egin zuen Ziburuko hotel bateko balkoitik. Maiatzaren 1era arte eman zuen ospitalean; egun horretan desagertu zen bertatik. Urtarrilean ere indarkeriazko egoera bizitu zuen, Baionako prokuradorearen arabera. “Aski da! Nazkatuta, amorratuta eta haserre gaude!”, adierazi dute.

“Ez da behar bezalako neurririk hartu”

Indarkeriazko egoerak begi bistakoak izan arren, neurririk hartu ez dela salatu du herriko mugimendu feministak. “Are, emakumeari jarri zaio jazotakoaren zama”. Horregatik, justiziaren arduragabekeria salatu dute. “Behin eta berriro eskatzen dugu indarkeria matxista kasuen aurrean, epaileek galbahe bereziki zehatza izan behar dutela, eta biktimak ezin dituztela babesgabe utzi. Are gehiago biktima zaurgarritasun egoera batetik badator, non hil ala biziko egoera batean dagoen eta indarkeria matxistaren zantzuak oso agerikoak diren”.

Aipatu dute urteak daramatzatela esanez indarkeria matxista “egituraz” sostengatzen duela “sistema heteropatriarkal, kapitalista eta arrazistak”. Horren “azken ondorio lazgarri eta ikusgarriena” hilketa matxistak direla nabarmendu dute.

Emakumeek indarkeria pairatzen daramatela berretsi dute, “bizitzako alor guztietan”. Horri aurre egiteko, indarkeria matxista lehen mailako arazo politiko izendatzea eskatu dute. “Egungo jarrera konplizeak alboratu eta bizi garen jendarte antolaketa sexistari aurre egiteko benetako neurriak behingoz har daitezela exijitzen dugu. Gure bizitzak daude jokoan!”.elkarretaratzea donibane lohizune oiartzun

Hainbat komunikabideren papera salatu dute, “morbo hutsetik” sortutako gehiegizko xehetasunen zabalpenagatik. Horrez gain, Baionako prokuradorearen hitzek ingurukoei “min handiagoa” egin diela salatu dute.

“Sistema irauli arte, borrokan”

Herriko mugimendu feministak ohartarazi du feminismoa dela “gizartea errotik aldatuko duen bidea”. Autodefentsarako deia egin dute, eta bizitza “bizigarrien” aldeko apustua, indarkeriarik gabekoa.

Feministak “erantzuteko prest” daudela gaineratu dute, eta sistema irauli arte borrokan jarraituko dutela iragarri dute. “Kaleak hartzen jarraituko dugu, feminismoak sistema patriarkala suntsitu arte.  Martxan jarraituko dugu, elkarrekin borrokan denak aske izan arte!”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.