Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
Hugo Almonacid. Ontzigilea.

«Ontzi hau uretaratzea mugarri bat izango da guretzako»

Almonacid aita-seme txiletarrak belaontzi bat eraikitzen ari dira Albaolan. Beren sorterrian egiten duten lana badian erakutsiko dute hilaren 10ean. Ohorezko gonbidatu da Txile.

Hugo Almonacid eta Hugo Almonacid aita-semeak, Albaolan.
Ane Mendizabal Sarriegi
Pasaia
2024/05/07

Nolatan gurutzatu duzue mundua Pasaian belaontzi bat eraikitzeko?
Calbucokoak gara, Txileko Los Lagos eskualdean dago, eta bertan eraikitzen ditugu gure ontziak. Nire aitak urte asko daramatza zeregin horretan, bizitza osoa. Haren aitarengandik ikasi zuen, nik neuk egin bezala. Txileko Kultura Ministerioaren Ondare Zerbitzuak gonbidatu gintuen hona etortzera. Erriberako zurgintza balioan jartzeko lan egin izan dugu, besteak beste.

Pasaian eraikitzen ari garen hau da horietako bat. Belaontzi bat da, chilote optimizatu bat zehazki. Daniel Bravok sortutako proiektua da, Txile hegoaldeko herritarrak bela bidezko nabigazioaz maitemintzea helburu duena. Chiloe artxipielagoko ontzi tradizionala da. Bere garaian merkantziak garraiatzeko erabiltzen zen. Oso handiak eta zabalak ziren, eta egun jendearentzat ez dira oso erakargarriak, nabigatzeko zabalegiak iruditzen zaizkiolako. Aldaketa txiki batzuen bidez chilote erakargarriagoa egitea da lortu nahi duguna.

Hilabete daramazue belaontzia eraikitzen, eta datorren asterako, Pasaia Itsas Festibalerako, prest egon behar du.
Bai, denbora errekorrean ari gara eraikitzen [barrez]. Ontzi honek bost metroko luzera du. Duela hilabete hasi ginen, eta azken txanpan sartu gara dagoeneko. Helburua da hilaren 7-8rako prest egotea, belak eta guzti. Horiek Wienecke enpresak utziko dizkigu dohaintzan.

Nolakoa ari da izaten prozesua?
Izugarria. Albaolan dauden baldintzak bikainak dira. Txilen dugun lekuarekin alderatzen badugu, hango zurginen baldintzak oso prekarioak dira. Horregatik sortu genuen sektoreko zurginen elkartea. Bertako presidentea naiz. Irabazi asmorik gabeko elkartea da, ofizioa indartzea eta langileen lan baldintzak hobetzea asmo duena. Haatik, esperientzia bikaina ari da izaten. Tresnetatik harago, hemen itsas ondareari ematen zaion garrantzia ikusteak pozez bete nau.

Hilaren 10ean itsasoratuko duzue. Momentu hori nola biziko duzue?
Oraindik lasai gaude, baina unea heltzen denean urduriago egongo garela uste dut, jende asko etortzen dela esan baitigute. Ontzia uretaratzea mugarri bat izango da guretzat eta erriberako zurgintzarentzat. Gainera, hau guztia aitarekin bizi ahal izatea zoragarria da. Egiten dugun lana erakutsi nahi dugu, eta Euskal Herria leku ezin hobea da horretarako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.