San Juan Bautista abesbatzaren kontzertua, hilaren 24an
Pasai Donibanen izango da emanaldia, arratsaldean. Ez da sarrerarik ordaindu beharko.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2024/05/captura-de-pantalla-2024-05-07-a-las-10-10-47.png)
San Juan Bautista abesbatzak kontzertu berezia iragarri du datorren hilaren 24rako (ostirala da), Leioa titulupean. Donibanen izango da emanaldi hori, San Joan Bataiatzailearen Parrokian hain zuzen ere. 20:00etan hasiko dute. Itsas Mendi Musika Taldeak antolatu du emanaldia.
Pasaiako Udalak jakinarazi du ez dela sarrerarik ordaindu beharko.