Odola ematera deitu dituzte antxotarrak
Asteazkenean izango da hil honetan odola emateko aukera. Jendea ez pilatzeko, hitzordua emango dute aurretik.
Odola emateko aukera izango da datorren asteazkenean (hilak 15) Pasai Antxon. Anbulatorioan bertaratu beharko dira herritarrak, 16:30etik 20:15ak arte. Pasai Antxoko Odol Emaileek gogorarazi dute COVID 19aren sintomarik izanez gero, ez bertaratzeko. Jendea ez pilatzeko, hitzordua emango diete herritarrei.
Apirileko saioan 25 poltsa jaso zituzten. Taldetik adierazi dute emaile berriak behar dituztela, herritar oro animatu dute haiekin harremanetan jartzera.