Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Udalerri Euskaldunen Egunera Oiartzundik joateko plana antolatu dute

Hilaren 18an izango da festa eguna, Lesakan. Bertara oinez edo autobusean joateko antolatu dute, eta herri bazkarirako txartelak ere salgai daude.

lesaka Udalerri Euskaldunen Eguna Lesakan egingo dute, hilaren 18an.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/05/08

Bi urtean behin ospatzen da Udalerri Euskaldunen Eguna, UEMAko kide diren eta ez diren gainontzeko udalerri euskaldunen topaleku gisa. Aurtengo festa Lesakan egingo dute, hilaren 18an (datorren asteko larunbatean).

Gaur aurkeztu dute egun udalerri euskaldunak batuko dituen festa egun hori. 175 dira udalerri euskaldunak, biztanleen %70etik gora euskaldun dutenak. Udalerri horiek euskararen normalizazioari egindako “ekarpena” nabarmendu du aurkezpenean Martin Aramendi UEMAko presidente eta Ataungo alkateak.

Eneko Fernandez Lesakako Euskara zinegotziak Euskal Herri osoko euskaldunak gonbidatu ditu bere herrira, hurrengo larunbateko egunarekin goza dezaten. Egitarau ederra prestatu dutela aurreratu du Fernandezek (albistearen beheko aldean ikus daiteke).

Oiartzundik joateko deialdia

Udalerri Euskaldunen Egunera Oiartzundik joateko deia egin dute. Bi aukera izango direla jakinarazi dute: oinez eta autobusez.

Oinez joan nahi dutenek autobusa Arritxuloraino hartuko dute, 08:00etan, Manuel Lekuona biblioteka parean. Autobusez zuzenean joateko, 09:15ean jarri dute zita, bibliotekan.

Denak batera bueltatuko dira, Lesakako kiroldegian, 19:00etan. 10 euroko prezioa du autobusaren txartelak, eta Landetxeko tabernan eman beharko da izena.

Lesakan herri bazkaria egingo dute, gainera, eta erreserba egin beharko da, 943 493 842 zenbakira deituta edo Hizkuntza Normalizazio Sailera e-posta bidez idatzita. Prezioak honakoak izango dira: 25 euro helduek eta 12 haurrek.

Egitaraua

  • 09:45 Diana. Soinulariak eta txistulariak, Harriondoatik.
  • 10:00 · UEMAren batzar nagusia.
    • Euskara taldeen topaketa: Euskararen olatu berria sortzeko gakoak.
    • Haurrentzako herri kirolak.
  • 12:30 Ekitaldia, plazan.
  • 13:15 Fanfarrea, Lesakako Musika Eskolako ikasleekin.
  • 14:30 Bazkaria, Bidenabar taldeak girotuta.
  • 18:00 Bertso-triki poteoa, Maddi Ane Txoperena eta Josu Sanjurjorekin.
  • 20:00 Larrain dantza herrikoia, Leskakao gaiteroekin.
  • 20:45 Erromeria, Trikidantz taldearekin.
  • 23:30 Dj festa: Fifi & Fefa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.