Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Fanderiako igerilekua astelehenean zabalduko dute berriro

Igerilekuko estalkia aldatu eta berritzeko lanak amaituta astelehenean, hilak 13, zabalduko ditu ateak berriro.

Fanderiako Igerilekuak estalki berria du. Argazkia: Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/05/09

Lanak bukatuta, astelehenean zabalduko ditu ateak, berriro, Fanderiako igerilekuak. Hala jakinarazi dute gaur Aizpea Otaegi alkateak eta Leire Mazizior Kiroletako zinegotziak igerilekuen instalazioetan bertan egin duten agerraldian. Igerilekuko estalkia aldatu eta berritzeko lanak bukatuta, igerilekua eta hidroterapia eremua betetzeko eta martxan jartzeko behar diren maniobrak egin dituzte aste honetan zehar.

Gogora ekarri dute  bi udal ordezkariek joan den urtean erabaki zuela udalak igerilekuko estalkia osorik eraberritzea, Fanderiako instalazioen estalki mugikorraren egoerari eta egiturari buruz txostena egin ondoren, “lanen helburua instalazioen segurtasuna mantentzea, eta instalazioak hobetzea izan da. Izan ere, igerilekuetarako sarbidea hobetu da udarako, eta neguan erosoago erabiltzeko aukera emango du”.

Estalkia ordezkatzearekin batera, bestelako lanak ere egin dituzte Fanderian. Besteak beste, klimatizazio sistemaren hodiak aldatu dituzte, “horri esker, ezin hobea izango da sistemaren errendimendua eta horrenbestez, energia asko aurreztuko da instalazioaren kontsumoan”. Obrak martxan jarri ondoren erabaki zela hobekuntza hori proiektuan txertatzea azaldu dute, “horrek eragin du hasieran emandako epea luzatu izana”.

Alboko fatxadetan ate irristailuen sistema era jarri da, “berdegunearekin kontaktu handiagoa lortzeko eta eraikina iragazkorra izateko”.

637.155 euroko inbertsioa

Lanak egiteko 637.155,48 euroko inbertsioa egin du udalak, eta kontratuan zehaztutako epean egin dira lanak. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Kirol sailak 167.525 euroko diru laguntza eman dio udalari, aurtengo Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planaren barruan.

Fanderiako igerilekuaren ordutegia gogorarazi dute azkenik. astelehenetik ostiralera 07:00etatik 22:00etara izango da zabalik, larunbatetan 09:00etatik 21:30era, eta igandetan 09:00etatik 14:00etara. Ekainaren 17tik aurrera udako denboraldia hasiko da eta horrekin batera ordutegian aldaketa izango da, izan ere, egunero 09:00etatik 22:00etara izango da zabalik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.