Formakuntza saioak, Agustinak Zentroan, kulturgile eta sortzaileei begira
Maiatza, ekaina eta uztaila artean zazpi ikastaro egingo dituzte Agustinak Zentroan kultura eta sormen arloko ekintzaileei begira.
Formakuntza saioak antolatu dituzte Agustinak Zentroan hilabete honetan, ekainean eta uztailean. Zazpi tailer izango dira denera, guztiak kultur eta sormen arloko ekintzaileei begirakoak. Hilaren 23tik hasi eta uztailaren 4ra arte, ostegunero, egingo dituzte prestakuntza espezializatuko saioak.
Enpresa proiektuen trantsizio digitala, proiektuen sostengagarritasuna eta nazioartekotzea ahalbidetzeko tresnak eta gakoak emango dituzte ikastaro horietan. Elebitan izango dira guztiak.
Informazio gehiago jaso nahi dutenek, hemen klik eginda jaso dezakete. Zalantzak argitzeko berriz, posta elektronikora mezua bidali (klik egin hemen) edo 943 49 41 29 telefono zenbakira deitu dezakete interesdunek.
Agustinak Zentroan antolatutako ikastaroak
-
Maiatzak 23: Digitalizazioa KSI sektorean. Lehen pausoak: Artea, musika eta diseinua bezalako arloetan digitalizazioaren aplikazioa praktikatzeko eta oinarrizko kontzeptuak aztertzeko.
-
Maiatzak 30: Ecommerce eta marketplace: Ditugun salmenta-aukerak ezagutzeko eta horien bidez gure bezeroekin komunikatzeko erabilpena aztertzeko, Ecommerce proiektu bat nola abiarazi ezagutuz.
-
Ekainak 6: Salmenta elektrikoaren alderdi juridikoak: Bete nahi dituen helburuak betetzeko baldintzak hasieratik nola planteatu ikasteko.
-
Ekainak 13: Proiektuaren sostengarritasuna. Proiektu bat garatzea bezain garrantzitsua da denboran modu sostengarrian garatzen joatea.
-
Ekainak 20: Naziortekotzea. Gakoak, programak eta ereduak.
-
Ekainak 27: Produktibitatea eta doako tresnak: Produktibitatea 5Sen bidez denbora nola irabazi ikasteko.
-
Uztailak 4: Adimen artifiziala: Bezero potentzialengan inpaktua maximizatzeko testu eta eduki bisualak IAren bidez nola sortu ikasteko.
