Gaztañok jarri die soinu banda jaiei
Musika emanaldien berri zabaldu du sare sozialen bidez Gaztañoko jai batzordeak.
Hilabete pasa falta da Gaztañoko jaiak hasteko, baina dagoeneko jakinarazi dute sare sozialen bidez zein doinu nagusituko diren ekainaren 14 eta 15ean auzoan. Ostiralean, ekainaren 14an, kontzertua antolatu dute Gaztañoko karpan eta oholtza gainean ariko dira jaiak girotzen 22:30ean hasita Aramaioko The Clayton, Streetwise iruindarrak, Algortako Arene 6, eta Yakovlev 42 oiartzuarrak.
Zabala Enea II Gaztetxea ez da atzera begira gelditu. Eurek ere antolatu dute emanaldia jaietako lehen egunerako, DJ La Fulana ariko da.
Ondoren, auzoko Bukagaitz elkartean DJ Gusturika ariko da.
Lehenengo eguneko kontzertuaren lekukoa, gaztetxeak hartuko du ekainaren 15ean, larunbata. Bertako karpan, Bad Sound System eta Bisaiak ariko dira, 23:00etan hasita.
Gaztañon, berriz, larunbat gauen, klasiko bat: DJ Bull.