Xoxolur hurbilera doa igandean
Oiartzungo mendi-lurretara joango dira, Pagolarre eta Arritxurieta arteko bidea egitera. Gaur da izena emateko azken eguna.
Xoxolurrekoak, otsailean Ulia aldetik egin zuten irteeran. Igandean (hilak 12) egingo du Xoxolur Mendi Klubak maiatzeko irteera. Ez dira Lezotik oso urrunera joango. Oiartzunera doaz: Pagolarre-Arritxurieta bidea egingo dute, beti bezala familia giroan eta euskaraz. Gaur (osteguna) da 2-3 orduko ibilaldiarekin bat egiteko azken eguna: izen emateak Orki tabernan edo posta elektronikoz egin daitezke. Helduen prezioa 10 eurokoa da, gazteena 8koa.
Iganderako plana: 08:30ean geldituko dira Ijurkon, handik Oiartzunerako bidea hartzeko, Karrika auzoraino. Beti bezala, aholku praktikoa eman dute Xoxolurrekoek, bi motxila eramatea. Batean, ibilaldian zehar eraman beharrekoak sartu beharko lirateke (hamaiketakoa, ura…), eta bestean aldatzeko arropa eta oinetakoak, zein bazkaria.
Ibilaldiarekin ez da bukatuko eguna. Inguruko pilotaleku batean bazkalduko dute, eta ondoren, familia jolasen tanda iritsiko da.
Taldekideek azalpen zehatzagoekin bideoa prestatu dute. Jarraian ikus daiteke:
