Palestinaren alde, plazara
Larunbat eguerdian elkarretaratzea egingo dute Herriko Plazan.
Gaza hegoaldeari, eta zehazki, Rafhara begira ari da nazioartea azken egun eta orduetan. Rafharen egoera larriaren harira, elkarretaratzera deitu du Gernika Palestina Deialdi Herritarrak larunbatean Euskal Herriko hiri eta herrietako plazetan. Errenteria-Oreretak bat egin du deialdi horiekin, eta larunbatean Herriko Plazara deitu dute #SOSRafah leloarekin, 12:30ean.
Herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.
Urriaren 7tik hona Israelek 34.900 palestinar hil eta 78.500 baino gehiago zauritu ditu. Gazako Osasun Ministerioaren datuak dira horiek. UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren arabera, berriz, Israelek Rafah ekialdea ebakuatzeko agindu zuenetik 80.000 pertsonak egin dute ihes bertatik.