Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Erreportajea] Korrika egiteko pasioak elkartu ditu

Lehiatzeko grina izan ala ez, Trikaia atletismo taldean korrika zale guztiek dute tokia. Ordainpeko klub batek eskaintzen duena aurkitu dute hamarka lagunek taldean, doan gainera.

Taldean badira lehiatzeko grina dutenak, elkarrekin parte hartzen dute lasterketetan.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/05/10

Azken urte hauetan, igandero, korrika egiteko zapatilak jarri eta lagun artean tipi-tapa aritzen da Trintxerpeko lagun talde bat. Korrika egiteko pasioak elkartu zituen orain dela bi urte, eta ordutik, etengabe handitzen joan da talde hau, baita horren asmo eta helburuak ere.

Karmengo Amaren festetako 5 kilometroko lasterketa antolatu zuten 2021n estreinakoz, elkarlanean, inongo elkarte edo talderen babesik gabe. Lehenengo hartan 70 lagunek eman zuten izena. Bigarrenean 170ra heldu ziren partaideak, eta izandako arrakasta ikusirik, talde bat sortzeari ekin zioten. 2024ko urtarrilean aurkeztu zuten hori: Trikaia atletismo taldea. Unai San Sebastian taldekideak euren asmo eta helburuak azaldu ditu. «Kirola egiteko ohitura berpiztu nahi dugu, gauzak erraztu nahi dizkiogu jendeari, ez baita gauza bera bakarrik edo lagun artean korrika egitea».

Mundu horretan murgildu nahi dutenek edota urteetako esperientzia dutenek. Denek dute txoko bat taldean, hori argi utzi nahi izan du San Sebastianek. «Helburua ez da lehiatzea, ez goaz denboren bila. Igande honetan [hilaren 5ean] Hondarribia 10K lasterketan taldeko hamazazpi lagun izan gara. Podium bat lortu genuen, eta beste batzuk ia-ia azkenak iritsi ziren. Taldean kilometroa hiru minutuan egiten dutenak ditugu, baina baita zazpi minutuan ere. Denetik daukagu, eta hori da gure asmoa, sare handi eta askotariko bat sortzea», erantsi du korrikalariak. Egun, 52 korrikalari daude taldean.

Oroitarazi du taldeko kide izatea erabat doakoa dela, eta talde baten parte izateaz gainera, onurak dituztela partaideek, entrenatzaile, nutrizionista eta masajista zerbitzua tartean. Jon Elkano errenteriarra dute entrenatzaile, esperientzia eta eskarmentu handikoa. «Askotan bakarrik goaz korrika eta ez dakigu egoki ari garen, eta Elkano ezinbesteko laguntza da horretarako».

Ordainpeko kluben parean jarri du Trikaia San Sebastianek: «Ez da beharrezkoa klub batean egotea. Ordainpeko klub handi batek eskaintzen duena eskaintzen dugu, edo gehiago».

Uztailaren 14an izango dute hurrengo hitzordu handia, Karmengo Jaitan. Hurrengo urterako, baina, lau barrutiak elkartzeko asmoa dutela iragarri du San Sebastianek, 10 kilometroko lasterketa eder batekin.

Taldekoekin harremana egiteko, @trikaiatletismokluba Instagram kontura jo daiteke. Pasaitar eta inguruko herritar oro animatu ditu horretara.

Trikaia taldeko kideak, Irunen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.