Ipuin kontaketa saio berriak, lau barrutietan
'Printze giltzatua' eta 'Liburu magikoa' ipuinekin gozatuko dute haur pasaitarrek. Etzi izango da lehen saioa, Antxon.
Pasaiako udal liburutegiek ipuin kontaketa saio berriak antolatu dituzte. Prospero Teatro konpainiak hiru hitzordu jarri ditu datozen egun eta asteetarako. Lehena etzi (asteazkena) izango da, Antxoko liburutegian. Bertan, Printze giltzapetua ipuina kontatuko diete barrutiko txikienei. Ostegunean (hilak 16), berriz, Donibaneko liburutegian izango da kontaketa, Antxoko ipuin berbera izango da protagonista.
Datorren astelehenean (hilak 20) trintxerpetarren txanda izango da, 17:30etik aurrera, Liburu magikoa ipuina kontatuko dute. Hilaren 23an (osteguna da) San Pedron izango da saioa, ipuin berberarekin.