Irakurketa 'transmaribibollo' herrikoia egingo dute ostiralean
Maiatzaren 17a LGBTI+fobiaren kontrako eguna dela eta, plazan elkartuko dira, irakurketa parte-hartzailea egiteko.
1990eko maiatzaren 17an —atzo bertan, hala esan badaiteke—, Munduko Osasun Erakundeak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuen. Horregatik, homofobiaren kontrako egun gisa izendatu zuten 2004an. Gerora barnebildu ziren transfobia eta bifobiaren kontrako borrokak.
Helburua izan da mundu mailan LGTBI+fobiaren kontrako ekintzak sustatzea. Oiartzunen ere oihartzuna izango du borroka horrek.
Horrela, datorren ostiralerako deialdia egin dute. Irakurketa saio transmaribibollo herrikoia egingo dutela aurreratu dute. Ekitaldian parte hartzera deitu dituzte oiartzuarrak; Done Eztebe plazan izango da, 19:00etan hasita. LGTBI+fobiarik ez dutela nahi aldarrikatuko dute, “ez Oiartzunen ez inon”.
Ez da lehenengo aldia maiatzaren 17aren harira LGTBI+fobiaren kontrako ekintza bat egingo dutela. Iaz, esaterako, Euskal Herria plazako eserleku pare bat margotu zituzten, eta aurretik, Altzibarren mural bat ere osatu zuten.