Oiartzungo palistek ez dute txapelketa modu onean hasi
Larruzko paletako modalitateko zein pala motzeko partidak galdu dituzte oiartzuarrek. Datorren asteburuan, bueltakoa.
Pasa den asteburuan hasi zuten ibilbidea oiartzuarrek Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan. Pala motzean eta larruzko paleta modalitatean aritzen diren palistak izan dira estreinakoak jokatzen.
Ez dute modu onean hasi. Izan ere, Andoaingo taldearen kantxa bisitatu zuten, eta jokatu beharreko bi partidetan ez zuten asmatu.
Larruzko paleta modalitatean, Juaristi eta Mugika oiartzuarrek 35-16 galdu zuten Lopez de Munain eta Poncek osatutako Andoaingo bikotearen kontra.
Pala motzean, berriz, Argotek eta Azpiroz oiartzuarrek hamazazpi tanto egin zituzten, Altuna eta Iradi andoaindarren kontra.
Gauzak zail izango dituzte, beraz, datorren asteburuan. Itzuliko norgehiagokak Madalensoron jokatuko dituzte, zehazteke dagoen egun eta orduan.
Datorren asteburuan hasiko dira gomazko pilota modalitatekoak lehian, eta esku huskakoak ekainaren 2an.