Liga irabazita, orain txapelketaren bila
Areto futboleko taldeek garaipena lortu dute asteburuan, lehen taldeak liga irabazteko eta bigarrenak liderrarekin berdintzeko. Play-offak, asteburuan.
Oiartzun Kirol Elkarteak liga erregularra irabazi du. Asteburuan jokatu dute 26. eta azken partida, eta etxeko lanak bete zituzten. Bi puntu ateratzen zizkieten Lauburukoei, baina Ibarrakoek beraien partida galdu zuten Lasarte-Orian.
Oiartzuarrek Idiazabalen jokatu zuten, laugarren sailkatuaren kontra. Lehen zatia nahiko parekatua izan zen, baina oiartzuarrak aurreratu ziren. Bigarren zatiaren hasieran erauntsia hasi zen, hiru gol sartu baitzituzten oiartzuarrek, bata bestearen atzetik.
Partidua erabakita zirudienean iritsi zen etxekoen erreakzioa. Azken hamar minutuetan lau gol sartu eta partidua berdintzea lortu zuten. Azkenean, denak pozik.
Hurrengo asteburuan txapelketarako play-offak jokatuko dituzte. Idiazabaldarren kontra arituko dira, nor baino nor, eta irabazleek finala jokatuko dute Lauburu edo Afantxoren kontra. Partida, kasu honetan, Elorsoron izango da.
Bigarren Mailan, Miren Tabernak etxeko-lanak txukun egin zituen Elorsoron, Aldapeta Maria Ikastetxeari irabazita. Ttakun liderrak estropezu egitea behar zuten, baina azkoitiarrek ezta ere ez zuten hutsik egin, Makax Gorka Margoak taldeari irabazita.
Oiartzuarren partidaren lehen zatia mugitua izan zen. Aldageletara 4-2koarekin iritsi ziren, baina bigarren zatiaren hasieran sartutako hiru golek donostiarrak aukerarik gabe utzi zituzten; ohorearen gola sartu zuten.
Datorren asteburuan jokatuko dute play-offetako kanporaketa, Makax Gorka Margoak taldearen kontra. Oiartzunen izango da hori ere.
Neskek, garaipenarekin agur
Liga erregularra bukatu duen beste talde emakumeen futbol talde nagusia izan da. Getxora joan zen azken jardunaldia jokatzera. Bizkerreren etxean garaipena lortu zuten oiartzuarrek, gol bakarreko aldeagatik.
Oiartzuarrek laugarren postuan bukatu dute denboraldia. Ez zuten oso ongi hasi, baina pixkanaka buelta eman zioten hasiera txarrari, eta ohorezko postuan bukatzea lortu dute.
Gizonen talde nagusiak lehian jarraituko du oraindik, eta asteburukoa ez da oso gogoangarria izan. Urolaren bisita jaso zuten oiartzuarrek, eta hamar jokalarirekin geratu ziren azkar asko. Horrela ezin izan zioten aurre egin arerioari, eta 1-2 galdu zuten zumarragarren kontra.
Emakumeen 3. RFEF Maila
- Bizkerre B — Oiartzun: 1-2.
Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila
- Oiartzun — Urola: 1-2.
Emakumeen Euskal Liga
- Peña Athletic Santurtzi — Oiartzun B: 3-0.
Gizonen Lehen Erregionala. Kopa M-1.
- Dunboa Eguzki — Oiartzun B: 2-1.
Emakumeen Ohorezko Erregional Maila
- Oiartzun C — Touring: 4-0.
Mutilen Gazte Mailako Euskal Liga
- Antiguoko C — Oiartzun: 3-1.
Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila
- Kostkas Miren Bihotza B — Oiartzun B: 3-0.
Mutilen Gazte Mailako Lehen Maila. Kopa M-1.
- Zarautz C — Oiartzun Ck: 1-3.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Idiazabal Baireformas — Oiartzun: 4-4.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Miren Taberna — Aldapeta Maria Ikastetxea: 7-3.
