Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Aiako Harria natur parkearen eguna ospatuko dute hilaren 26an

Oielekun izango da, aldundiak eta udalak antolatuta. Natur parkearen ondarea ezagutaraztea eta hura gozatzeko aukera asko daudela erakutsi nahi dute.

oieleku Oielekun izango da estreinako Aiako Harriaren Eguna.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/05/14

Aiako Harria natur parkearen eguna ospatuko dute hilaren 26an (igandea), Oielekun. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu du eguna, Oiartzungo Udalarekin batera.

Aldundiak natur parkearen balioa aintzatetsi nahi dute. Izan ere, natura eta kultura ondarea uztartzen ditu 69 kilometro koadroko eremuak. “Natura-parkeko gaurko paisaia hiru giza jarduerek itxuratu dute nagusiki: abeltzaintzak, basolanak eta meatzaritzak. Aiako Harriko gaurko ekosistemak, neurri handi batean, hiru jardun horiek moldatutakoak dira”, azaldu du aldundiak. Mendiko larreak edo pago lepatuak, esaterako, giza-jardueraren ondorio direla gogorarazi dute.

Horrez gain, Aiako Harriak aisiarako gune gisa duen garrantzia nabarmendu nahi izan dute.

Aiako Harria natur parkearen eguna estreinakoz antolatuko dute, beraz, aurten. “Asmoa ez da natura-parkera jende andana eraman eta hiritar kutsuko ekitaldia antolatzea, are gutxiago mendian erromeria antolatzea. Helburua da natura-parkeko ondarea ezagutzera ematea eta hartaz gozatzeko era asko daudela iradokitzea baizik”, argitu dute.

Ospakizunaren data ausazkoa ez dela esan dute. Batetik, artzainak mendiko larreetan dauden sasoia lehenetsi dutela esan dute. Bestetik, hilaren 21a Natura 2000ren eguna izango da. Azkenik, hilaren 24a Europako Batasuneko natur parkeen eguna izango da.

Egitaraua

Honakoak izango dira Oielekura abiatzeko hitzorduak: goizeko hamarrak laurden gutxitan Uzpurun eta hamarretan Kausoron.

Oiartzundik bertatik oinez joan nahi dutenentzat irteera ordua goizeko bederatziak izango dira eta elkartzeko gunea Karrika auzoko Artaso pilotalekua izango da.”Uzpurun eta Kausoron elkartuko dira eta joateko 45 minutuko bidea egingo dute oinez. Horrenbestez, komeni da mendian ibiltzen ohituta egotea eta ura nahiz oinetako aproposak eramatea. Ume txikiekin joan nahi dutenentzat ez da bereziki egokia (10 urtetik gorakoentzat). Bestalde, ezingo da txakurrik eraman”, jakinarazi dute.

Autobusez igo nahi dutenentzat, Altzibarko biribilgunetik (Pitusatik) aterako da 9:15ean.

Oielekun egingo dituztenen berri emango dute. Artalde bat bertatik bertara ikusteko aukera izango dute, eta aditu baten azalpenekin.

Ondoren, basozain batek Basabizi zentroan artatutako eta sendatutako hegazti bat askatuko du. Aldundiak Gipuzkoako basa-fauna berreskuratzeko Urnietan duen zentroa da hori.

Segidan palankarien erakustaldia izango da. Burdinazko barra bat ahalik eta urrutiena jaurtitzea da jokoaren gakoa, behinola Euskal Herrian oso zabaldua zegoen kirola da.

Hori bukatzerakoan, musikarentzako txanda izango da. Et Incarnatus soka orkestrak Zelta aireak izeneko emanaldia eskainiko du, Miguel Zeberioren zuzendaritzapean.

Egun pasa bukatzeko, gazta-dastaketa eta salmenta izango da. Edalontzia norberak etxetik eraman behar duela ohartarazi dute.

Doako autobusak

Aldundiak jakinarazi duenez, doako autobus zerbitzuak jarriko ditu. “Egun horretan ezingo da (baimenik gabe) Ibanarrietako aparkalekura autoz gerturatu eta Uzpuru nahiz Kausoroko guneetan toki gutxi izango da, oso”, esan dute.

Oiartzundik, Tolosatik eta Beasaindik doako autobusak jarriko ditu aldundiak. Zerbitzu hori erabiltzeko ezinbestekoa izango da izena ematea, e-posta bidez  edo telefono bidez (943494248 / 688895068).

Ospakizuna ordu bata eta erdiak aldera bukatuko da. Kontuan izanik Oielekutik haraino 45 minutuko bidea dagoela oinez, etxera joateko autobusak ordu biak eta erdietan aterako dira Kausorotik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.