Elizaldeko hezkuntza komunitateak egun handia ospatuko du igandean
Hilaren 16an egingo dute ikasturte honetako Elizalde Eguna. Goiza modu politean pasatzeko egitaraua prestatu dute.
![elizalde eguna](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2024/05/captura-de-pantalla-2024-05-14-a-las-16-55-19.png)
Elizalde Herri Eskola eta Institutuko hezkuntza komunitateak bere egun handia ospatuko du datorren igandean, hilak 19. Egitaraua prest daukate, goiz pasa polita pasatzeko asmoz.
10:00etan hasiko dira egunarekin, sasoitsu egoteko ekitaldiarekin: krosa egingo dute. Bukatzean —10:30 inguruan—, zuhaitz landaketaren txanda izango dela jakinarazi du Elizaldetarrak guraso elkarteak. Jolas parke berrian aldatuko dituzte landare horiek. Altxorraren bila ere ibiliko dira ordubetez.
11:45erako, berriz, emanaldia programatu dute. Hiru izango dira ardatzak. Alde batetik, zapi banaketa. Bestetik, ikasleen dantzak ikusteko aukera izango da. Hirugarrenik, urteroko klasikoa: ikastetxea utziko duten DBH4ko ikasleak agurtuko dituzte, baita langileak ere.
Bukatuta, bazkaltzera eseriko dira. Lehendabizi, haurrak, 13:30ean. Ordu erdira, helduek asebeteko dute gosea.
Bazkaldu ondoren, egurrezko jolasekin ibiltzeko edo aurpegia margotzeko aukera izango dute txikienek. 17:00etan askaria egingo dute.