Udan, AEKra
HABEren azterketak prestatzeko ikastaro trinkoak prestatu ditu Oarsoaldeko AEK-k uztail eta irailerako.

HABEren azterketak prestatzeko udako ikastaro trinkoak prestatu ditu Oarsoaldeko AEK-k. Uztail eta irailean izango dira. Uztailekoak goizez izango dira, eta irailekoak, berriz, goiz nahiz arratsaldez. Jendaurrean aurkeztu du eskualdeko euskaltegi sareak eskaintza.
Uztaileko eskaintzari dagokionez, C1 mailako urriko azterketa prestatzeko izango da. Horretarako izen ematea zabalik dute Oarsoaldeko lau euskaltegietan ekainaren 21era arte. Goizez dira eskolak.
Irailean, ordea, B1, B2 eta C1 mailetako azterketak prestatu nahi dituztenei begirakoa da eskaintza. Goiz eta arratsaldeko saioak dira.
Izen emateetan bada berritasun bat, iazko eskaintzarekin alderatuta. Gazteenei bideratutakoa da: 16-18 adin tartekoek 20 euro oraindu beharko dituzte ikastaroengatik.
Informazio gehiago nahi dutenek, edo izena eman nahi dutenek, eskualdeko AEKren euskaltegietara joan besterik ez dute: Lezon, Oroitzenera; Oiartzunen, Intxixura; Pasaian, Antxoko Txirritara; eta Oreretan, Xenpelarrera.