2024/5/15

Pirinioaurrean barrena Urdabururekin

Ekainaren 1 eta 2an egingo dute irteera, eta parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute.

2024-05-15 Museoen nazioarteko eguna

Oiartzungo museoak doan bisitatu ahal izango dira larunbatean

Arditurrin, Luberrin, Soinuenean eta Arizmendienean doan sartu ahal izango da. Udalak herriko ondarea ezagutzera animatu ditu herritarrak.

Larrialdiko bi simulakro egingo dituzte Pasaiako portuan bihar

Goizean lehergailu baten leherketa simulatuko dute, eta arratsaldean, berriz, ontzi batetik hidrokarburoa isuriko dela simulatuko dute.

topo oiartzun

Gaintxurizketa eta Hendaia artean toporik ez asteburuan

Irungo Katea auzoko pasabidea eraitsi behar dutelako izango da etena. Autobus zerbitzua egokituko du Euskotrenek.

Nakbak ez duela etenik salatu dute

Orereta Palestinarekin Herri dinamikak Palestinaren alde antolatutako mobilizazioetan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Euskal Herria-Venezuela Elkartasun Topaketa egingo dute, lehenengoz

Hilaren 25ean izango da Merkatuzarren egun osoko topaketa, eta lan saioa, herri bazkaria, eta ekitaldi kulturala antolatu dituzte horren barruan.

Udan, AEKra

HABEren azterketak prestatzeko ikastaro trinkoak prestatu ditu Oarsoaldeko AEK-k uztail eta irailerako.

Fanderiako igerilekua

Fanderiako igerilekua itxita larunbat goizean

Igeriketa lehiaketa egingo dutelako izango da itxita 13:30ak arte.

Zutik, Aritzmendi, Arbelaitz, Toledo epailea, Etxeberria I eta Etxeberria II. Makurtuta, Azpirotz, Galartza,Suspe eta Egialde.

Oiartzungo bi bikote, nor baino nor pala txapelketako final laurdenetan

Arizmendi eta Arbelaitzek asteburuan lortu dute fasea pasatzea. Suspe eta Egialde bikotearentzat, ifrentzua.

Inude eta artzainen desfilea, larunbatean

Eguerdian izango da desfilea, Trintxerpeko Musika Eskolatik abiatuko dira dantzariak. Antzinako jantziekin kalera ateratzeko deia egin dute antolatzaileek.

Bere horretan jarraituko dute Euskadi etorbideko aldaketek

Adinberriko obretan "arazoak" izan direnez, aldaketa horiek mantentzea erabaki du Pasaiako Udalak.

siloak

Silo plastikoak jasoko dituzte datorren astean

Belar-bolak egiteko material erabilia jasoko du udalak, datorren ostegunean. Bost puntu prestatuko dituzte hondakinak jasotzeko.

Lezoko Testu Laburren II. Lehiaketak kartela behar du

Kartelak aurkezteko epea ekainaren 4ra artekoa da. Sari bakarra izango da, 650 eurokoa.

Gehiago