Pirinioaurrean barrena Urdabururekin
Ekainaren 1 eta 2an egingo dute irteera, eta parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute.
Ez dira aspertzen Urdaburu Mendizale Elkarteko kideak. Izan ere, ia astebururo dute proposamenen bat kirolaz eta mendiaz gozatzeko. Oraingoa Pirinioaurrera doaz. Ekainaren 1 eta 2 egunetarako antolatu dute irteera mendizale elkartekoek. Bi ibilbide egingo dituzte bertan 4 ordu ingurukoa larunbatekoa, eta 6 ordukoa, igandekoa. Xehetasun guztiak hemen klik eginda kontsulta daitezke.
Autobusa ekainaren 1ean 07:00etan irtengo da Zumardiko geltokitik, eta ohi moduan, 07:15ean Aritzetan ere geldituko da.
Irteeran parte hartuko dutenentzat eraman beharrekoak zehaztu ditu elkarteak. Hala, eguneko motxila baino ez dute beharko txangozaleek. Larunbatean Yebra de Basako aterpean lo egingo dute eta ez dute izarik edota lo zakurik eraman behar. Gosaria ere, bertan. Afari zerbitzurik ez du aterpetxeak, baina nahi duenak bertako sukaldea erabilgarri izango duela jakinarazi dute. Beste aukera, tabernan menua afaltzea da; 20 euro inguru balio du, eta aurrez adierazi beharko da.
Irteeraren prezioa, 65 eurokoa da eta plazak mugatuak dira. Behin plaza konfirmatzen denean egin behar da ordainketa, eta ez aurretik.
Izena eman behar da aurretik astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara 943 52 78 79 telefono zenbakira deituta edo online galdetegia beteta (Egin klik hemen).