Ate irekien jardunaldia Jantziaren Zentroan
Museoen Nazioarteko Egunaren harira doan ikusteko aukera izango da.
Larunbatean, hilak 18, Museoen Nazioarteko Egunaren harira Jantziaren Zentroak ate irekien jardunaldia egingo du. Horren harira, goiz eta arratsaldez erakusketa iraunkorra doan ikusteko aukera izango da.
Goizez 11:00etatik 14:00etara izango da zabalik zentroa eta arratsaldez, berriz, 17:00etatik 20:00etara. Bertaratzen diren gutziek lehen eta bigarren solairuetan kokatutako erakusketa doan ikusteko aukera izango du.
Lehen solairuan 1920. hamarkadako gau festa giroa aukera eskaintzen du Jantziaren Zentroak, Lehen Mundu Gerra osteko gaueko jantziak daude ikusgai aretoan. Bigarren solairuan berriz, XVIII. mendetik 1970 urtera bitarte modak izan duen bilakaera ikus daiteke, jatorrizko jantziak ikusita.
Erakusketa iraunkor berria
Erakusketa iraunkor berria jarriko duela jakinarazi du, bestalde, Jantziaren Zentroak, eta hori horrela, ekainaren 15etik uztailaren 6ra bitartean, lehen eta bigarren solairuak itxita izango direla . 2017 urtean zabaldu zituen ateak Jantziaren Zentroak eta larunbat, igande eta jai egunetan izaten da hura bisitatzeko aukera; larunbatetan 11::00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, igande eta jai egunetan, 11:00etatik 14:00etara. Bisita gidatuak ere eskaintzen ditu zentroak, eta horretarako aurrez hartu behar da hitzordua Errenteriako Turismo bulegoaren telefono zenbakira deituta: 943 49 45 21 edo posta elektronikora mezua bidalita.