Oarsoaldeko Mugimendu Feminista batera azaldu da prentsa aurrera ertzain batek 2021ean egindako eraso matxista salatzeko. Eusko Jaurlaritzari erasoa "estaltzeko nahia" egotzi dio. Mobilizazioak iragarri dituzte.
Ausaz eratutako hemeretzi herritarren batzordeak hala erabaki du. Hiru argudio nagusi erabili dituzte erabakia hartzeko: elkartearen izaera boluntarioa, zabala eta herrian duen errotzea.
Ateak Zabalduz iniziatiba egingo dute Errenteria-Oreretako jubilatuen klubek hilaren 20tik 24a, udalarekin elkarlanean. Gaur egin dute jardunaldiaren hamargarren ekitaldiaren aurkezpena Gabierrotako Laguntasuna Jubilatuen elkartearen egoitzan.
Bihar hasiko da festetako astebururik oparoena. Lehenengo gauean, orduero aterako da autobusa, eta auzo guztiak lotuko ditu.
135.000 bisitari inguru jaso ditu badiak hilaren 9tik 12ra. Antolatzaileak pozik daude bisitarien aniztasunarekin, eskainitako kalitatearekin eta bertaratutakoen gogobetetze mailarekin.
Bihar, ostirala, egingo dute ekitaldia Don Bosco LHIIn. Lanbide heziketako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean STEAM diziplinak sustatzea du helburu.
'La Ertzaintza que viene' liburua aurkeztuko dute datorren asteartean, hilak 21. Arizmendienean izango da kazetariarekin solasaldia.
Hilaren 24tik 26ra ospatuko dituzten jaietarako dena prest du Meipiko Jai Batzordeak. Egitarau zabala prestatu dute, adin tarte guztiei begirakoa.
Museoen Nazioarteko Egunaren harira doan ikusteko aukera izango da.
Larunbata eta iganderako egitarau zabala ondu du Zamalbide Bentak auzoko jai batzordeak.
Iazko Xabier Lete Prosa eta Poesia Lehiaketan saritutako 24 lanak liburu batean jaso dituzte. Hainbat txokotan eskura daiteke.
Uztailaren 3ra arte egin daitezke ordainketak.
Hilaren 24an izango da emanaldia, Antxoko kultur etxean. Sarrera doakoa izango da.