Bertsoetarako parada bihar Arkaitzan
23:00etan izango da bertso saioa, ArkaHitzak zikloaren barruan.

Xenpelar Bertso Eskolaren ArkaHitzak zikloaren barruan, bertso saioa antolatu dute bihar. Agertokia, ohikoa, Arkaitza taberna. 23:00etatik aurrera oholtza gainean, Jare Antzizar Salvador, Haritz Casabal Pikabea, Julen Olaizola Lizarazu, eta Aitzol Pikabea Ocio.
Gai jartzaile lanetan, berriz, Jone Arruti Peña ariko da.
Xenpelar Bertso Eskolak herritar oro deitu du bat egitera eta bertso saioarekin gozatzera.