Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

DYA izango da madalenetako omendua

Ausaz eratutako hemeretzi herritarren batzordeak hala erabaki du. Hiru argudio nagusi erabili dituzte erabakia hartzeko: elkartearen izaera boluntarioa, zabala eta herrian duen errotzea.

Omenduaren hautaketan parte hartu duten herritarrak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/05/16

DYA elkarteak piztuko du aurtengo madalenetako txupina. Ausaz eratutako hemeretzi herritarren batzordeak hala erabaki du. Hiru argudio nagusi erabili dituzte erabakia hartzeko: elkartearen izaera boluntarioa, zabala eta herrian duen errotzea. Elkarte horrek egiten duen lan boluntarioa izan da erabakia hartu dutenen artean gailendu den argudioetako bat, ahaztu gabe gizarte osoari “bereizkeriarik gabe” ematen dion arreta.

Elkarte hori, gainera, duela mendi erdi hasi zela lanean Gipuzkoan, baita Errenteria-Oreretan ere.

Hiru hautagaitza izan ditu hautaketaren ardura izan duen herritar taldeak mahai gainean: DYArekin batera, Txema Arenzanak eta Oliver Nestarrek osatu dute hirukoa.

Aukeraketa sistema berria da, eta iaz onartu zen herriko jaietan omenaldi sariak emateari buruzko ordenantza arautzailearen ondorio da. Aurten sartu da indarrean araudi hori, eta bere ekarpenen artean daude omendu proposamenak egiteko aukera herritar orori zabaltzea. Azken erabakia, berriz, ausaz aukeratutako herritar batzorde baten esku utzi da. Madalen jaiak herrikoiagoak izatearekin batera, herritarrak udal kudeaketan parte hartzea ere bilatzen du iniziatiba berriak.

Erabakitze prozesua

Martxoaren 1etik 30era Errenteria-Oreretan erroldatutako herritarrek, eragile zein elkarteek eta udalean ordezkaritza duten alderdi politikoek hautagaiak aurkeztu zituzten. Proposamenak jasota, zerrenda egin zuten zerbitzu juridikoek. Bost hautagai proposatu zituzten, eta horietako bat kanpoan utzi aurretik ere omendua izan zelako. Udaleko bozeramaileen batzordeak hirura jaitsi zuen zerrenda hori.

Udal errolda erabilita, berriz, zozketa egin zen 800 pertsona aukeratzeko, 16 urtetik gorakoak. Gonbidapena onartu zutenen artean zozketa egin, eta 19 lagun hautatu zituzten batzordea aukeratzeko. Hilaren 8an eta 15ean bilerak egin ditu batzorde horrek. lehen saioan hautagaien berri jaso zuten. Bigarrenean berriz, aukeraketa egin zuen batzordeak, argudioak adostuta.

Hilaren 28ko plenora eramango dute, jakinarazteko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.