Hiri eta landa izaerako ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko epa zabalik
Uztailaren 3ra arte egin daitezke ordainketak.
Hiri eta landa izaerako ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko epa zabalik dagoela jakinarazi du udalak. Uztailaren 3ra arte ordaindu ahalko da. Helbideratuta dauden ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean baimendutako entitate eta kontu korrontean kargatuko dira.
Helbideratuta ez dutenen kasuan, udalaren Zu! arreta zerbitzuan, edozein entitate laguntzailetan, edo webgunearen bidez (egin klik hemen) egin dezakete ordainketa.
Epe barruan ordaindu gabeko kuotak, dagokien gainordainarekin kobratuko direla gogorarazi du udalak.