Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Urtean zehar egindakoa gizarteratuko dute erretiratuen elkarteek

Ateak Zabalduz iniziatiba egingo dute Errenteria-Oreretako jubilatuen klubek hilaren 20tik 24a, udalarekin elkarlanean. Gaur egin dute jardunaldiaren hamargarren ekitaldiaren aurkezpena Gabierrotako Laguntasuna Jubilatuen elkartearen egoitzan.

Erretiratuen elkarteetako ordezkariak gaurko agerraldian, Aizpea Oategi alkatearekin eta Eñaut Gracia Gizarte Zerbitzuetako zinegotziarekin.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/05/16

Ateak Zabalduz iniziatiba egingo dute Errenteria-Oreretako jubilatuen klubek hilaren 20tik 24a, udalarekin elkarlanean. Gaur egin dute jardunaldiaren hamargarren ekitaldiaren aurkezpena Gabierrotako Laguntasuna Jubilatuen elkartearen egoitzan, Aizpea Otaegi alkateak, Eñaut Gracia Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak, eta herriko jubilatuen zortzi elkarteetako ordezkariek —San Agustin, Beti Bizkor, Bienvenido, El Parque, Laguntasuna, Arramendipe, La Magdalena, eta San Jose—.

Ateak Zabalduz programa erakusketatik harago doa, eta astebetez egitarau zabala ontzen dute urtero 2013an martxan jarri zuenetik udalak. Zehazki, urtean zehar elkarteetan egiten duten lana herritarrei zabaltzea eta erakustea dute helburu jardueraren bidez. Aurten ere askotariko egitaraua ondu dute elkarteek eta udalak elkarlanean. Ekintzak Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan egingo dituzte, goizetan klubetan programatutako jarduerak izan ezik. Errenteria-Oreretako edozein klubetako bazkide orok har dezake parte, Lagunkide-Acogeren ekintzetan izan ezik; horietan zerbitzu horren erabiltzaileek baino ezingo dute parte hartu.

Jarduerei hasiera emateko bi hitzaldi antolatu dituzte. Lehenengoa astelehen, hilaren 20an, arratsaldean izango da 17:00etatik 18:30era eta segurtasuna izango dute hizpide. Herritarren segurtasuna: Iruzurrak eta lapurretak goiburua du udaltzaingoarekin elkarlanean prestatutako hitzaldiak. Bigarren hitzaldia, astearte arratsaldean: Industria Errenterian, Mantxester Txikia. Herriko turismo bulegoarekin elkarlanean sortutako hitzaldia da, eta bi zati izango ditu; batetik, industria garaiko kokapen historikoa egingo dute, eta ondoren, lantegi horietan aritutako pertsonek beraien lan esperientzia eta bizipenez hitz egiteko aukera izango dute. 17:00etatik 18:00etara izango da hitzaldia.

Elkarte guztietan egiten den ekintza bati ere emango dute bide, elkarteetako ordezkariek azaldu dutenez, arrakasta bizikoa delako: Bingoa. Ostegun arratsaldean —hilaren 23an— egingo dute 17:00etatik 18:30era, eta opariez gain, hainbat sorpresa izangod ela ere jakinarazi dute gaurko aurkezpenean.

Tailerren aurkezpena

Jubilatuen elkarteetan urtean zehar egiten direnjarduera asko eta asko, adinekoen gaitasun fisikoa eta mentala lantzera bideratuta daudela nabarmendu dute gaurko agerraldian, eta elkarte gehienetan errepikatzen direla jarduera horiek. Hala ere, badira hiru elkarte beraiek bakarrik eskaintzen duten jarduera ezberdinen bat dutena. Hori da Gabierrotako Laguntasuna elkartearen kasua, Yoga-Risoterapia eskaintzen du. Galtzarabordako El Parque elkarteak berriz, irakurketa taldea dute martxan; eta Olibeteko Beti Bizkor elakrtean Artearen Historiaren gaineko tailerra antolatzen dute. Jarduera berezi horiei leku eman diete aurtengo jardunaldian, eta hiru klubetan saio berezi bana antolatu dute, beste elkarteetako bazkideek parte hartu eta ezaguzteko aukera izan dezaten.

Yoga-Risoterapia saioa astelehenean, hilak 20, izango da Laguntasunaren egoitzan 11:00etatik 12:30era; Artearen Historiaren gainekoa, berriz, hilaren 21ean, asteartea, 11:00etatik 12:00etara Olibeteko Beti Bizkor elkartean; Irakurketa taldearen tailerra, berriz, hilaren 23an, ostegunarekin, izango da 11:00etatik 12:30era El Parque elkartean.

Lagunkide-Acogeko bost taldeek ere hartuko dute parte jardunaldian. Gizarte zerbitzuetako programa bat da Lagunkide-Acoge, eta harrera, prebentzio eta bizikidetza zerbitzu bat eskaintzen du, hainbat jardueren bidez. aurtengo jardunaldien barruan, bost taldeak elkartuko dira hilaren 22an, asteazkena,  10:00etatik 13:00etara Merkatuzarren, hainbat jarduera ludiko eta hamaiketakoa egiteko. aurtengo jarduera, karaokea izango dela jakinarazi dute.

Egun horretan bertan, baina arratsaldez, 17:00etatik 18:00etara zehazki, erretiratuen zenbait klubetako abesbatza taldeek emanaldia eskainiko dute. Banaka ariko dira lehenik, eta ondoren batera egingo dute errepertorioa. Publikoa ere animatuko dute abestera eurekin batera.

Ginga bazkariak jarriko dio jardunaldiari. Ostiralean izango da, hilaren 24an, 14:00etan hasita eta musikaz girotuta izango dela jakinarazi dute. Parte hartzeko aurrez izena eman behar dute elkarteetako bazkideek.

3.300 bazkide zortzi elkarteetan

Aizpea Otaegi alkateak eta Eñaut Gracia Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak adi jarraitu dute jubilatuen elkarteetako ordezkariek egindako aurkezpena. Otaegik hitza hartu du ondoren, eta eskerrak eman dizkie guztiei udalaren izenean, “hau guztia antolatzeak sekulako lana ematen duelako. Horretaz gain, egunerokoan egiten duzuen lana zuen auzoetan handia da,  oso eragile garrantzitsua zarete zuen auzo eta herrian, oro har”. Elkarteen erreferentzialtasuna eta herriari egiten dioten ekarpenari aitortza Otaegik, “zenbatu ezina da ekarpen hori, eta aitortu behar da eta ospatu”.

Egitarauari erreparatu dio gero alkateak, eta antolatutako guztietan parte hartuko lukeela esan du, “oso interesgarriak dira antolatutako ekintza guztiak. Hutsik egin gabe, bazkarian izango naiz”.

Gaur gaurkoz, zortzi jubilatuen elkarteetan 3.300 lagun inguru ari dira urtean zehar jarduerak egiten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.