Meteorologia-estazioa jarri dute Lezo Herri Eskolan, zientzia sustatzeko
SCORE* proiektu europarraren barruko iniziatiba izan da. Datu meteorologikoen bilketan herritar eta ikasleen parte-hartzea sustatu nahi dute.
Lezo Herri Eskolaren kanpoaldean meteorologia-estazioa ezarri dute. Helburua da ikasleek —batez ere— eta herritarrek “parte-hartze aktiboa” izan dezaten sustatu nahi dute horrekin.
SCORE proiektu europarraren bitartez instalatu dute estazio meteorologiko hori. “ikasleek estazio meteorologikoa tresna moldakor gisa erabili ahal izango dute, 50/50 proiektuarekin, euren interesekin edo beste ekimen batzuekin lerrokatuz”, adierazi du Oarsoaldea Garapen Agentziak.
Meteorologia-estazioa Europako funtsekin finantzatu dela gaineratu dute. Garapen agentziak berak eta Naider aholkularitza enpresak parte hartzen duten SCORE proiektuaren bidez, eta Don Boscoko Elektronika departamentuaren lanari esker instalatu ahal izan da estazioa. Udalak eta Lezo Herri Eskolak ere izan dute zerikusirik.
“Lezon hezkuntza zientifikoaren eta herritarren parte-hartzearen sustapenean urrats garrantzitsua da”, adierazi du Oarsoaldeak.