Irakurketa 'transmaribibollo'-a egin dute plazan, LGTBI+fobiaren kontrako egunean. Pribilegioei buruzko inkesta pasatu dute herritarren artean.
Zientoka pirata txikik behar bezalako hasiera eman diete mendekosteei. Portua eta Gurutze Santuaren plaza, jendez eta festaz gainezka.
dbSarien 11. ekitaldia egin dute gaur Don Bosco LHIIren ekimenez. Sormenerako eta ekintzailetzarako ahalmena agerian jarri dute parte hartzaileek.
Uztailaren 4tik 8ra ospatuko diren jaiek kartela behar dute. Hilaren 31ra bitarte aurkeztu daitezke irudi proposamenak.
Sindikatuek deituta, mobilizazioak egin dituzte gaur goizean lantokien aurrean, hala kaleetan nola industriaguneetan.
Istripua 13:45ean izan da auto bat, furgoneta bat eta moto baten artean, Irungo noranzkoan.
Politika "estrukturalak" hartu behar direla aldarrikatu du Oiartzungo Udalak. EH Bilduk eta EAJk adostutako adierazpen publiko egin dute.
Errenteriako Udalak adierazpen instituzionala egin du Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira.
‘Kostaldetik gertuko istorioak’ dokumentala estreinatu berri du sortzaile sanjuandarrak. Itsasoarekin lotutako 24 istorio jaso ditu, Pasaian hasi eta bukatzen den bidaia moduko bat kontatuz.
Areto futboleko bi taldeek finalerdiak jokatuko dituzte asteburuan. Bi partidak etxean jokatuko dituzte OKEko taldeek, gaur arratsaldean.
LGTBI+fobiaren Kontrako Nazioarteko Egunean adierazpen instituzionala kaleratu du Pasaiako Udalak. Errespetuan eta askatasunean oinarritutako gizarte justua aldarrikatu du.
Lau barrutietako futbol, areto futbol eta eskubaloi taldeen asteburuko partida guztiak, hemen.
Herrian arrastoa utzi duen ogibide historiko honen inguruko ipuina kaleratu berri du pasaitarrak. Hiru ipuin kontaketa saio eskainiko ditu.
Hilaren 24an, Parkeen Europako Eguna ospatuko da eta horren harira hainbat ekintza antolatu dituzte.
SCORE* proiektu europarraren barruko iniziatiba izan da. Datu meteorologikoen bilketan herritar eta ikasleen parte-hartzea sustatu nahi dute.
Ekainaren 14tik 16ra egingo dituzte Gaztañoko jaiak eta ekainaren 23an, Su Gaua. Aleka hasi dira zabaltzen egitaraua, eta momentuz ostiralekoaren berri eman du jai batzordeak.
Auzoko festetan arrakasta eman dioten formula errepikatuko dute: punk rock gaua lehendabizi, eta dantzagarriagoa bigarrena.
Elkarretaratzeak egiten ari dira astero Jesusen Bihotza eta Sanmarkosene adinekoen egoitzetan, lan baldintza eta zaintza publiko duinerako eskubideak aldarrikatuz.
Oiarso Lezoskt saskibaloi taldeak Gipuzkoako finala jokatuko du bihar. Bekoerrotan, bihar ere, Munttarpeko taldeen lau partida segidan.