Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gaztañoko jaietako lehen eguneko egitaraua zabaldu dute

Ekainaren 14tik 16ra egingo dituzte Gaztañoko jaiak eta ekainaren 23an, Su Gaua. Aleka hasi dira zabaltzen egitaraua, eta momentuz ostiralekoaren berri eman du jai batzordeak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/05/17

Hilabete exkax falta da Gaztañoko jaietarako, baina denbora luze daramate lanean jai batzordeko kideek horien prestaketan. Ekainaren 14tik 16ra egingo dituztela, eta GaztañoRock kontzertuan arituko diren taldeen kartelaren berri zabaldua zuen jai batzordeak. Orain, jaietako lehen eguneko egitarau osoa zabaldu du.

Protagonista, beti bezala, Maritxu sorgina txupinazoak eta haren jaitsierak emango diete aurten ere hasiera jaiei. Gaztañoko jaietako beste klasikoa, eta jai guztietarako indar berezia ematen diena auzotarrei zein kanpotik gerturatzen direnei: Edabe magikoa. 20:00etan zabalduko dute Iratxo iturria, eta bertatik aterako edabea probatu nahi duen orok egin dezan.

Eguneko hitzordu garrantzitsuena, GaztañoRock jaialdia izango da plaza nagusiko karpan 22:30ean hasita.

Kamiseta salgai

Errepublika independente eta intsumituak —hala deitzen dute bertakoek— jaietarako ondu duen kamiseta salgai jarriko duela ere kjakinarazi du. Datorren astean izango da hori, 23an eta 24an; baita hilaren 27tik 30era ere. Auzo lokalera joan beharko dute kamiseta erosi nahi dutenek, 19:00etatik 21:00etara. Prezioa, 10 euro.

Larunbateko egitarau oraindik ere isilekoa bada ere, tradizio den herri afaria egin egingo dutela zabaldu da, txartelak salgai direlako. Horien inguruan ere hainbat ohar zabaldu ditu jai batzordeak, gehienez ere bost txartel eskura daitezke pertsonako; salneurria, 12 eurokoa da, eta erabilera anitzeko gunean egingo dute.

 

Egitaraua

  • 18:00: Pontx pailazoaren Gelara ikuskizunarekin jaien hasiera.
  • 19:00: Txupinazoa eta Maritxuren jaitsiera auzoko trikitrixa eta pandero taldearekin.
  • Ondoren, buruhandiak auzoan zehar, auzoko jaioberriei kamiseta banatzen zaien bitartean.
  • 20:00: Iratxo Iturritik edabe magikoa probatzeko aukera.
  • 20:30: Patata tortila lehiaketa sukaldari trebeenentzat.
  • 22:30: VII. gaztañorock kontzertua plaza nagusiko karpan: The Clayton, Streetweise,  Arena 6, Yakovlev 42.
  • Jarraian Gaztetxean: DJ Lafulana
  • eta Bukagaitzen, DJ Gusturika.

Erlazionatutako edukiaGaztañok jarri die soinu banda jaiei
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.