Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Mendekosteetarako prest?

Zabarrek eta Maria Labaienek kaian lur hartuko dute 17:45ean. Une horretatik aurrera beste 32 ekitaldiz gozatzeko aukera izango da.

Iazko mendekosteen hasieran, Zabarre eta Maria Labaien.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/05/17

2024ko mendekosteen lehen eguna da gaurkoa. Festen hasieran, zirrara: 17:45ean iritsiko dira Lezoko kaira Zabarre eta Maria Labaien, eta Pirata Txikiak bertan izango dituzte zain. Murixkako dantzariek merezitako harrera egingo diete; ondoren, pirataz jantzitako herritarren segizioak plazaranzko segizioa abiatuko du, han, udaletxetik, egingo dutelako egunotan herrian agintari izango diren Pirata Txikiek pregoia. Suziriak eztanda egin, Murixkakoek saioa egin, eta aurrera mendekosteak!

Gaurkoarekin bukatzeko afari autogestionatua Gurutze Santuaren plazan eta kontzertuak Karlos Saldisen. Biharko eta etziko ekitaldien zerrenda luzeagoa da. 32 ekitaldiko jaiak direlako mendekosteak, den-denak herriko talde, elkarte eta eragileei esker aurrera aterako direnak, Lezoko udalaren babespean.

Beheko koadroan da egitarau osoa. Jaien aurkezpenean Mikel Arruti alkateak esan zuen festak giro onean eta errespetuz bizitzeko direla. Ez direla onartuko eraso matxistak. Horri aurre egingo dietela Lezon, orain artean ere hala izan delako. Hala bedi. Gora Zabarre eta Maria Labaien!

Mendekosteak 2024. Egitaraua.

Gaur (ostirala)

  • 17:45: Zabarre eta Maria Labaieni ongietorria kaian. Murixkaren Agurra.
  • 19:00: Zabarre eta Maria Labaienen iritsiera udaletxeko atarira. Jarraian, Pirata Txikiek hasiera emango diote jaiari pregoiaren irakurketarekin udaletxeko balkoitik. Murixkaren Agurra, buruhandi eta erraldoien kalejira Munttar Txistulari Taldearekin.
  • 19:15: Lau Katu txaranga, Gurutze Santuaren plazatik hasita.
  • 21:00: Herri afari autogestionatua, Gurutze Santuaren plazan.
  • 23:00: Erromeria Itzal taldearekin, Karlos Saldise plazan.

Bihar (larunbata)

  • 09:00: Motozaleen elkarretaratzea, Itzel kafetegiaren ondoan. Jarraian abiatuko dira.
  • 09:30: Diana eskualdeko dultzaineroekin.
  • 10:30: Artista egun batez haurrentzako tailerrak, Karlos Saldise plazan.
  • 12:00: Buruhandi eta erraldoien kalejira Munttar Txistulari Taldearekin, Bekoerrota kiroldegitik abiatuta. Jarraian, Bidasoko eta Lezoko erraldoien topaketa, Gurutze Santuaren plazan.
  • 12:00: XX. mende hasierako erromerien dantzak herrian zehar.
  • 13:00: Tomas Garbizu Lezoko Musika Eskolako bandaren kontzertua eta Lezoko Dantzazaleen emanaldia, Gurutze Santuaren plazan.
  • 16:00: Truk txapelketa, Tiñelu elkartean.
  • 16:30: Euskal TikTok dantzak, Gurutze Santuaren plazan.
  • 17:30: Arkirun Klubeko pilota eskolako finalak Josetxo Etxandi pilotalekuan.
  • 18:30: Hamarru elektrotxaranga herritik zehar, Karlos Saldise plazatik abiatuta.
  • 18:30: Sukaldaritza lehiaketa Goiko plazan.
  • 18:30: Buruhandi eta erraldoien kalejira Munttar Txistulari Taldearekin, Bekoerrota kiroldegitik abiatuta.
  • 19:00: Aiton Bordaren eskutik FlashMob, Gurutze Santuaren plazan.
  • 19:30: Haurrentzako berbena Revoltijo taldearekin, Gurutze Santuaren plazan.
  • 22:30: Zezen suzkoa, Gurutze Santuaren plazan.
  • 23:00: Techno gaua, Gurutze Santuaren plazan.
  • 23:30: Kontzertuak, Karlos Saldise plazan: Raimundo el Canastero, Etxepe eta DJ Fresa Morango.

Etzi (igandea)

  • 09:30: Diana eskualdeko dultzaineroekin.
  • 11:00: Jolasak: Abentura pirata, Karlos Saldise plazan.
  • 11:00: Gazte sortzaileen azoka, Karlos Saldise plazan.
  • 12:00: Herri kirolen erakustaldia, Gurutze Santuaren plazan. Onintze Zumeta eta Lierni Osa harria jasotzen; eta Arkaitz Etxebeste eta Aratz Mugerza aizkoran.
  • 12:30: Buruhandi eta erraldoien kalejira Munttar Txistulari Taldearekin, Karlos Saldise plazatik abiatuta.
  • 17:00: Altxorraren bila. Irteera Gurutze Santuaren plazatik. Jarraian, egurrezko jolas erraldoiak, Gurutze Santuaren plazan.
  • 19:00: Dantza emanaldiak Osa+Mugika taldearen Bueltaxka eta DAB taldearen Noed emanaldiekin, Goiko plazan.
  • 21:45: Zezen suzkoa Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako bandarekin, Gurutze Santuaren plazan.
Erlazionatutako edukiaHemen dira mendekosteak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.