Moto gidari bat hil da GI-636 errepidean izandako istripuan
Istripua 13:45ean izan da auto bat, furgoneta bat eta moto baten artean, Irungo noranzkoan.
Moto gidari bat hil da Gi-636 errepidean, Errenteria-Oreretan izandako istripuan. Segurtasun sailetik emandako informazioaren arabera, 13:45ean izan da istripua Errenterian, Irungo noranzkoan, Lezoko irteeraren parean.
Furgoneta batek, auto batek eta moto batek egin dute talka istripuan.
Istripu larriaren ondorioz errepidea moztuta izan da, Errenteria-Oreretatik, zein Lezoko irteeratik desbideratu dute trafikoa. Une honetan bidea zabalik dagoela jakinarazi dute.