Aterpean bada ere, arratsaldean festaz blaitu dira lezoarrak
Arratsaldean jarraipena eman diote mendekosteei. Urtero bezala Arkirun Klubeko pilota eskolako finalak jokatu dituzte.
Goiz eguerdi partean giro ederra zegoen arren, arratsalderako eguraldia zeharo aldatu eta euria gogotik hasi da. Lezoarrak atepera sartzera derrigortu ditu, baina festak ez du etenik izan. Koldobike Gezala pilotalekua izan da aterpe horietako bat. Bertan Arkirun Klubeko gazteek pilota eskolako finalak jokatu dituzte. Senitarteko, lagun eta herrikide ugari gerturatu dira pilotalekura eta gogotsu ekin diote gazteak animatzeari. Lehia politak ikusi ahal izan dira eta denek ala denek merezitako saria jaso dute.