Mendekosteen bigarren egunean kolorea, musika eta dantza izan dira protagonistak
Eguerdian buruhaundiak, erraldoiak, Lezoko Musika Bandako musikariek eta Dantzazaleek girotu dute herria.
Mendekosteen bigarren egunean kolorea, musika eta dantza izan dira protagonistak. Eguerdian buruhaundi eta erraldoiek kalejira egin dute Lezoko erraldoiek Munttar Txistulari Taldearekin batera. Segidan Bidasoko erraldoiekin bat egin eta elkarrekin aritu dira dantzan. Festa giro ederra sortu da herrian. Haurrek liluratuta begiratzen zituzten erraldoiak. Horien barrura sartzen aritu dira zenbait, erraldoiek ezkutatzen duten sekretua ezagutu nahian.
Jarraian, Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolako bandaren kontzertua eta Danzazaleen emanaldia egin dituzte. Biak ala biak Gurutze Santuaren plazan izan dira. Lezoarrek adi adi entzun dituzte musikariak eta gogotsu jarraitu dituzte dantzazaleen pausuak.
Ikus goizeko zenbait argazki: