Artikutzara txangoa antolatu dute ekainaren 15erako, trenaren bidetik
Donostiako Udalak antolatu du irteera, eta ahal bezain pronto izena ematea eskatu dute. Trenbidearen lagunek kolaboratuko dute.
Donostiako Udalak txangoa antolatu du Artikutza inguruetara, ekainaren 15erako. Artikutzako Trenaren Lagunek eta Gipuzkoako Trenbidearen Lagunek ere kolaboratuko dute irteera hori antolatzen.
Izan ere, Artikutzako Trenaren bidearen zati bat bertatik bertara ezagutuko dute. Gogorregiko planora igoko dira, baita Bianditzeko tunelera eta Planoburura ere. Ibilbide zaharretik jaitsiko dira Artikutzako auzunera, zig-zagean. Itzulera auto partikularretan egingo dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Toki kopurua mugatua dela eta, izena beharko da aldez aurretik, eta ahal bezain pronto egitea gomendatu dute. Gipuzkoako Trenbidearen Elkartearekin e-posta bidez jarri ahal daitezke harremanetan, haiei idatzita.
Artikutzako Trena 1892 eta 1954 urteen artean egon zen martxan. Helburua mineralak Lezo-Errenteriako tren geltokia eramatea izan zen, handik banatzeko.