Markos eta Bereziartua, finalerdietara, herrikideen lepo
Hirugarren Mailan, oiartzuarren arteko kanporaketa jokatu dute Giriziaren pala txapelketan. Beste lau partida jokatu dituzte.
Aritzmendi, Arbelaitz, Markos eta Bereziartua oiartzuarrak. Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia azken txanpan sartuta dago. Asteburuan bost partida jokatu dituzte Madalensoron. Horietako batean Oiartzungo bi bikote aritu ziren nor baino nor, Hirugarren Mailako finalerdietara nor iritsiko zen lehian.
Markos eta Bereziartuak eta Arizmendi eta Arbelaitzek partida serio eta polita jokatu zuten. Ez zen txantxetarako aukerarik izan: lehenengoak nagusitu ziren, bi tantoko aldeagatik; detaile batzuek erabaki zuten partida. Finalerdietan lehiatuko dira, beraz, larunbatean. Arerioak Rekondo eta Udakiola izango dira.
Jokatu ziren beste partida batzuetan ere oreka nagusitu zen, bitan 25-24eko emaitzak izan baitziren.
Datorren asteburuan jokatuko dute azken aurreko jardunaldia, eta ekaineko lehenengo asteburuan izango dira finalak.
Lehen Maila
- Arrizabalaga — Lizarralde / Inda — Garbisu: 25-09 (final laurdenak).
Bigarren Maila
- Errasti — Galarraga / Olabe — Olaizola: 25-24 (final laurdenak).
- Luixa — Etxeberria / Urrutia — Nuin: 24-25 (final laurdenak).
Hirugarren Maila
- Markos — Bereziartua / Arizmendi — Arbelaitz: 25-23 (final laurdenak).
- Landa — Olazabal / Casillas — Elizegi: 25-13 (finalerdiak).
Emakumeen Txapelketa
- Aizpuru — Rosa / Lopetegi — Karrera: 18-25 (final laurdenak).
