Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Oiartzun larunbatean lehiatuko da areto futboleko txapelagatik

Areto futboleko taldeek kanporaketak jokatu dituzte Elorsoron. Lehen taldeak aurrera egin du, eta Miren Tabernak gol bakarragatik galdu du.

oiartzun idiazabal finalerdia Oiartzuarrak, ostiralean.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/05/20

Futbolaren familiako senide txikiaren arratsalde polita programatua zuten Elorsoron, ostiral arratsalderako. Gipuzkoako Lehen Mailako eta Bigarren Mailako txapelketetako finalerdi bana jokatu zituzten Oiartzungo kiroldegian.

Oiartzun eta Miren Taberna taldeek —bakoitza bere mailan— lanak txukun egin dituzte liga erregularrean, eta finalerdiak jokatzeko txartela lortu zuten. Biek kantxa faktorea egikaritzeko aukera izan zuten, gainera.

Bigarren Mailakoak hasi ziren. Makax Gorka Margoak taldearen kontra neurtu zituzten indarrak. Partida gaizki hasi zen etxeko taldearentzat, eta lehenengo minutuan Donostiako taldea aurreratu zen. Atsedenaldia baino lehen lortu zuten berdinketa.

Bigarren zatian, oiartzuarrek aurrea hartu zuten, baina donostiarrek markagailua irauli zuten bi gol lortuta. 2-3ko markagailuak finalerako txartela eman zien.

Oiartzun, Oñatira

Lehenengo partidaren zaporea mikatza izan bazen, bigarrenak gustu hobea izan zuen. Lehen taldeak Idiazabal Baireformasen kontra jokatu zuen, aurreko asteburuan bezala, eta oiartzuarrak nagusi izan ziren.

Izerdia bota behar izan zuten, hori bai. Oiartzunek heldu zion jokoaren lemari, eta 2-0 aurreratzea lortu zuten. Goierritarrek aldea moztu zuten, baina oiartzuarrek ura bere bidera eraman zuten, hirugarrena lortuz. Atsedenaldira iritsi baino lehen, idiazabaldarrek bigarrena lortu zuten.

Bigarren zatia antzeko joan zen: ekintza-erreakzioa-ekintza. Oiartzuarren gola, idiazabaldarren erantzuna eta berriro oiartzuarren gola. 5-4 elektronikoan. Oiartzuarrek seigarrena lortu zuten, partida itxi eta finalerako txartela eskuratzeko. Modu horretan, larunbatean nor baino nor arituko dira Lauburu taldearen kontra, Oñatin. Ibarrakoak bigarren izan dira sailkapenean.

Futbolean, kaskar

Denboraldiak bukatzen ari dira, eta gizonen talde nagusiari partida bakarra geratzen zaio. Azken aurreko asteburua, baina, ez da onena izan. Aretxabaletara joan ziren, eta hasieratik etxekoak askoz hobeak izan ziren, zentzu guztietan.

Oiartzuarrek bost jaso zituzten UDAren kontra, ez zuten argudiorik erakutsi. Larunbatean jokatuko dute ligako azkeneko partida, Bergararen kontra. Karla Lekuona zelaiak belar naturala izango duen azkeneko partida izango da hilaren 25eko hori. Horregatik, festa antolatu du Oiartzun Kirol Elkarteak.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Aretxabaleta — Oiartzun: 5-0.

Emakumeen Euskal Liga

  • Oiartzun — Aranbizkarra: 5-0.

Gizonen Lehen Erregionala. Kopa M-1.

  • Oiartzun B — Landetxa: 3-1.

Emakumeen Ohorezko Erregional Maila

  • Urola — Oiartzun C: 7-1.

Mutilen Gazte Mailako Euskal Liga

  • Oiartzun — Añorga: 2-1.

Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila

  • Oiartzun B — Touring B: 2-5.

Mutilen Gazte Maila. Gipuzkoako Kopa: M1.

  • Oiartzun C — Usurbil B: 6-0.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzun — Idiazabal: 6-4.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Miren Taberna OKE — Makax Gorka Margoak: 2-3.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.