Erremontari Herriz Herri jaialdiak geldialdia egingo du Pasaian
Irailaren 15ean bi partida jokatuko dituzte Antxoko Ibaiondo pilotalekuan. Estreinakoz izango da jaialdia Pasaian.
Erremontari Herriz Herri proiektuak geldialdia egingo du Pasaian datorren irailaren 15ean (igandea da). Estreinakoz izango da jaialdia herrian, Pasai Antxoko Ibaiondo pilotalekuak jasoko du ordukoa.
Jaialdi hau, udaleko iturrien arabera, “erremontea euskal herritarren artean ezagunagoa egiteko” helburuz jaio zen. Aurten, gainera, urrats bat aurrea egin nahi izan dute antolatzaileek, inoizko partaidetza handiena espero baita, tartean, pasaitarrena.
Julen Rodriguez Aboy Kirol zinegotzia pozik agertu da albistearekin: “Erremontea gure herrian ezagunagoa bihur dadin aukera paregabea da jaialdia. Saioari esker beste euskal herri batzuk ezagutu ahalko ditu jendeak kirol hau modu zuzen eta ikusgarrian jarraituz”, esan du.
Doakoa izango da iraileko jaialdia. Bi partida jokatuko dituzte bertan, set formatuan biak, eta zinegotziak aipatu du data hurbildu ahala emango dutela informazio gehiago.
ETB hedabidearen laguntza du jaialdiak.