'Oihaletxea' dokumentala eta solasaldia, ostiralean
Biyurrieneak Lander Garroren ikus-entzunezkoaren emanaldia antolatu du, hilaren 24rako. Zuzendariarekin arituko dira gero.
Biyurrieneak dokumental baten emanaldia antolatu du datorren ostiralerako, hilak 24. Oihaletxea du izena ikus-entzunezkoak. Bertan, Lander Garro zuzendariak Seaskako ikasleen borroka kontatu du, azterketak euskaraz egitearen aldekoa.
Proiekzioa 18:30ean hasiko da, Landetxeko auditorioan, eta dokumentala bukatzen denerako solasaldia egingo dute zuzendariarekin berarekin zein Seaskako ikasle ohi eta irakasle batekin.
Garrok Seaskako ikasle, irakasle, guraso eta ikasle ohien testigantzak jaso ditu bertan. AEKrentzat eta Korrikarentzat egindako lana da.