Hibaikak ohiko batzar nagusia egingo du gaur
Gurekin Iztieta-Ondartxoko auzo elkartearen egoitzan izango da batzarra, 19:00etan.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2024/05/whatsapp-image-2024-05-22-at-09-59-28.jpeg)
Hibaika Arraun elkarteak ohiko batzar nagusia egingo du gaur, asteazkena. Gurekin Iztieta-Ondartxo auzo elkartearen egoitzan izango da bilera, 19:00etan lehen deialdian, eta 19:30ean bigarren deialdian.
Landuko dituztenen artean, kirol elkartearen iazko kirol balantzea, zuzendaritza batzordearen onarpena, eta kide proposamena.
Bazkideak parte hartzera deitu ditu Hibaika Arraun elkartearen zuzendaritzak.