Haur eskolako komunitatea eraikin nagusian elkartuko da hilaren 26ko goizean, umeek —batez ere— goza dezaten.
Datorren ostegunean abiatuko dute aurtengo Gora Herriak jaialdia. Hamabost egunez, bi herrialdeen arteko sareak ehuntzen ariko dira sanjuandarrak, askotariko ekitaldi eta ekintzekin.
Ez dute hobera egin Sanmarkosene eta Jesusen Bihotza adinekoen erresidentzietako baldintzek, ez langileentzat ezta egoiliarrentzat ere, eta horrenbestez protestak egiten jarraitzen dute.
Eskalerillaseko 12 familien etxegabetzea gelditzeko azken hiletan jasotako sinadurak entregatu ditu gaur Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak. Atzo horiek jasotzeari uko egin zion Portuko Agintaritzak.
Bertso saio tematikoa antolatu du Martzelina Bertsozale Elkarteak. Ander Lizarraldek gidatuko du pleno aretoko saioa.
Pasaiako 65 urtetik gorako pertsonen "beharrak eta dinamikak hobeto ulertzeko" asmoz, ikerketa bat egingo dute. Honi esker "politika eta programa eraginkorragoak" garatu ahal izango dituzte.
Alkate txikiak izango dira lehen aldiz aurten, eta Joaquin Azpillaga 'Txintxo'-ri omenaldi berezia egingo diote. Lurraldebusek zerbitzuak indartuko ditu asteburuan.
Larunbatetik igandera izango da asteburu honetako txangoa. Burgos aldera joango dira mendizaleak.
Maialen Pikabea, Mikel Azkune eta Mikel Labakak kirolean euskarak duen tokiaz gogoeta egingo dute Gezalan, Arritxu Iribarren gidaritzapean.
Piztu Lezoren Txerrimuñoko pintxo-poteen zikloaren barruan Eznaun eta Bikabi taldeen kontzertua jasoko du baserriak.
Oarsoaldeko eskubaloi taldeek udako campusa antolatu dute ekainaren 24tik 28ra eta uztailaren 1etik 5era, Errenteria-Oreretako Galtzarabordako kiroldegian. Igandea da izena emateko azken eguna.
Errenterian 11 Kolore kultur aniztasunaren jardunaldien barruan antolatu du Ozzinemak filmaren emanaldia.
Elena Molinaren dokumentalak Melillara iritsi den gaztetxoen bizitza kontatzen du, NANA izeneko dantza-taldean parte hartzen dutenean.