'Izendaezina'-ri bertsotan arituko dira Lujanbio eta Colina, igandean

Bertso saio tematikoa antolatu du Martzelina Bertsozale Elkarteak. Ander Lizarraldek gidatuko du pleno aretoko saioa.

izendaezina bertsoak sustrai colina maialen lujanbio

Lujanbio eta Colina, duela bi hilabeteko saio batean, ‘Barbie’ filmari buruz kantatzeko prest [Arg.: bertsoa.eus].

Martzelina Bertsozale Elkarteak plana antolatu du datorren igande arratsalderako. (hilak 26). Saio tematikoa egingo dute udaletxeko pleno aretoan, 18:00etan hasita.

Punta-puntako bertsolariak gonbidatu dituzte Oiartzungo bertsolariek, hainbat finaletara iritsitakoak: Sustrai Colina Akordarrementeria eta Maialen Lujanbio Zugasti, egungo txapelduna.

Ander Lizarralde oiartzuarra izango da gaiak jarriko dizkiena. Saioari Izendaezina izena jarri diote.

Sarrerak 5 euroan eskura daitezke, Garmendi txokolategian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.