Kultur aniztasunean barrena, 'Limbo' filmaren eskutik
Errenterian 11 Kolore kultur aniztasunaren jardunaldien barruan antolatu du Ozzinemak filmaren emanaldia.
Errenterian 11 Kolore bere izenak ongi adierazten duen moduan, herriaren kultur aniztasuna balioan jartzea dute helburu, aitortza eginda. Jardunaldien barruan ekintza ugari antolatu dituzte, eta horietako bat da, Ozzinema Zineklubak antolatu duen film emanaldia.
Gaiarekin erabat lotuta dagoen pelikula aukeratu du horretarako, Limbo. Omar Siriako musikari gaztea Eskoziako urrutiko uharte batean da beste errefuxiatu batzuekin batera, egin duen asilo eskaeraren erantzuna noiz iritsiko zain. Sorlekutik gainean darama aitonaren lautea, eta haren pisuarekin nekatzen hasia da.
Ben Sharrokek zuzendutako bigarren lan luzea da, eta Donostiako zinemaldian gazteriaren saria irabazi du. Irune Gurtubai bizkaitarrak ekoitzia da filma.
Niessen zinemetan izango da emanaldia, bihar, osteguna, 19:00etan hasita. Sarrera doakoa da. Gonbidapena hemen klik eginda eskuratu.