Ostiralean, pintxo-pote musikatua Txerrimuñon
Piztu Lezoren Txerrimuñoko pintxo-poteen zikloaren barruan Eznaun eta Bikabi taldeen kontzertua jasoko du baserriak.
Piztu Lezok berriz ere kultur pintxo-potea proposatu du ostiralerako (hilaren 24rako) Txerrimuñon. 21:30ean hasita, sanjuandarrez eta lezoarrez osatutako Eznaun, eta Zumaiako Bikabi taldeek (irudian) kontzertua eskainiko dute. Nola ez, zer jan eta edan ez da faltako.
Herriko kultur espazioak zabaldu eta gazteei euskarazko eskaintza errazteko hautua egina du Piztu Lezok. Testuinguru horretan ulertu behar da ostiraleko emanaldia, eta orokorrean Txerrimuñoko pintxo-poteen zikloa.