'Disco, Ibiza, Locomia' filmaren pase berezia, Niessen zineman
Lurdes Iribar, taldekideen jantzien diseinatzaile tolosarrak hartuko du parte filmaren ondorengo solasaldian.

Disco, Ibiza, Locomia estreinatu berri duten pelikularen pase berezia egingo dute bihar Niessen zineman. 19:00etan izango da pasa berezi hori, eta emanaldiaren osteko solasaldian Lurdes Iribar, taldekideen jantzien diseinatzaile tolosarra izango da izan daitezkeen galderak erantzuten.
Kike Maillok zuzendutako filma, 1980 hamarkadaren amaiera eta 1990 hamarkada hasieran arrakasta handia izan Locomia elektro-pop taldearen gainekoa da. Modan aritzeko asmoz heldu ziren Eivissara (Balearrak, Herrialde Katalanak) baina talde bila ari zen musika ekoizle batekin topo egin, eta abesten jakin gabe ere, musika taldea sortu zuten.
Taldea ezaguna egin zen erabiltzen zituen jantzi barroko eta puntadun oinetakoengatik, baina batez ere, abaniko erraldoiengatik.