Lokal hutsak mobilizatzeko diru laguntza lerro berria jarri du martxan udalak, bigarrenez. 175.000 euro bideratuko ditu horretara.
Antzerkia eta dantza uztartzen dituen konpainiak "ezusteko" performancea egingo du asteartean Trintxerpeko Gudarien plazan.
Hilaren 28tik ekainaren 15era bitartean egingo dute Francisaldia. Vicente Vadillo Santamaria Francisen omenezko zikloak, hirugarren ekitaldia du aurtengoa.
1931ko maiatzaren 27an, beren lan baldintzak hobetzeko mobilizatzen ari zirela, Guardia Zibilak itsasoko zortzi langile hil zituen. Larunbatean haiek omentzeko martxa bat egingo dute Trintxerpetik Ategorrietara, 11:00etatik aurrera.
Banda, orkestra, nahiz trikitixa eta akordeoi taldeak izango dira larunbatean Tolosa eta Ibarra artean egingo den musika jaialdian.
Ekainaren 1ean izango da udalak elkarteari utzitako lokalaren egokitzapen lanak egiteko.
DJ Landerrek tailerra emango du larunbat arratsaldean Landetxe plazako topagunean. Izena eman beharko da aldez aurretik.
Asteartean bilduko dira hamazazpi hautetsiak Arizabalon, 18:00etatik aurrera. Talde sozialistan aldaketak egingo dituzte.
Asteartean matxuratu zen bonba konpondu dutela jakinarazi du udalak. Urak tenperatura optimoa lortu arte ezin izango da bainua hartu.
Oiartzuarrek tolosarren kontra jokatuko dute fasez pasatzeko txartela, Haurtzaroko pilotalekuan. Zaila dute aurrera egitea.
Jurgi Ekiza musikari eta kantariak kontzertua eskainiko du igandean alkateordetzan, 19:00etan. Online sarrerak agortu badira ere, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago sarrera gutxi batzuk txarteldegian eskuratu ahal izango dira.
Jatorri askotariko emakumeek elkar ezagutzeko duten gunean arituko dira Nikaraguari buruz, Trini Ramos Balicorekin. Saioa hilaren 29an izango da, alkateordetzan.