Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Lokal hutsak bizitzaz betetzeko

Lokal hutsak mobilizatzeko diru laguntza lerro berria jarri du martxan udalak, bigarrenez. 175.000 euro bideratuko ditu horretara.

Otaegi eta Mazizior Errenkoaldeko kideekin eta aurreko deialdian diru laguntzaren onuradun izan zirenekin.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/05/23

Lokal hutsak bizitzaz bete nahi ditu udalak eta horri begira, bigarrenez, martxan jarri du diru laguntza lerroa. Osotara, 175.000 euro bideratuko ditu lokal hutsak mobilizatzeko. Erabakiaren atzean, aurreko deialdiaren arrakasta jarri du Aizpea Otaegi alkateak, “erantzun oso ona izan zuen. Hasieran 200.000 euro jarri genituen lokal hutsen mobilizaziorako, eta 290.000 eurora igo genuen eskaera kopurua ikusita”.

Aurreko deialdian, guztira 36 lokal mobilizatzeko diru laguntzak bideratu zituen udalak: Hogei lokal berri irekitzeko, goiko pisuetan zeuden hamar negozio kale mailara jaisteko, eta sei negozioren transmisioan laguntzeko.

Gaur ezagutzera eman duten diru laguntza berria udalaren ekimenez jarri dutela martxan esan du baina Errenteria-Oreretako Merkataritza eta Ostalaritzako Aholku Kontseiluaren oniritziarekin. Deialdia orain hasiko da baina 2025 urteko azaroaren 3ra arte izango da zabalik. Horrela bada, urte bete baino gehiago izango dute laguntza eskatu nahi dutenek eskaera hori bideratzeko.

Helburua negozio berriak jartzen laguntzea, transmisioa bermatzea, hutsik dauden lokalak erabilgarri eta martxan jartzea, eta batzuetan etxebizitzetan kokatuta dauden negozioak kalera jaistea. Eskatzaileek, 9.600 euro arteko laguntzak jasotzeko aukera izango dute deialdi berriaren bidez. Horietako 5.000 euro lokal hutsaren prestaketa eta mobilizaziorako hasierako gastuentzat; 3.600 euro lokal hutsaren alokairu edo eroste gastuentzat; eta 1.000 euro gehigarri hainbat faktoreen arabera—euskarazko arreta bermatzea, emakumeen parte hartzea bultzatzea, Errenkoaldeko kide izatea…—.

Zalantzak argitzeko udalarekin harremanetan jartzeko 010 eta 943 44 96 00 telefono zenbakietara dei dezakete interesdunek.

Ekiteko lagungarria

Agerraldian Leire Mazizior Garapen Ekonomikorako zinegotzia, Maika Martin Errenkoaldeko lehendakaria eta aurreko deialdiko diru laguntzen hainbat onuradun izan dira alkatearekin batera. Azken horiek beraien esperientziaz mintzo dira eta diru laguntzak egkiteko lagungarriak izan dituztela baieztatu. Saioa Matxain da onuradun izan denetako bat. Sai Suo moda estudioa du berak Maria de Lezo kalean, “diseinatzailea naiz eta nire lokalean nire bilduma ikus daiteke, joskintza eta patroigintza ikastaroak ematen ditut, eta neurrira josten dut arropa”. Bere kasuan, hutsa zegoen lokal batean zabaldu zuen negozioa.

Begoña Garagarzak Biteri kalean zabaldu du entzumen zentroa, Clinicaudio du izena. “Urte pilo egin ditut nire kontura aritzeko gogoz eta azkenean ausartu nintzen. Hau martxan jartzeko egin nuen lehenengotariko gauza Errenkoaldera joatea izan zen eta beraiek bideratu zidaten nituen laguntzen gaineko informazioa emanez. Egia esan, beraien eskutik joatea esperientzia ezin hobea izan da. Laguntzei dagokienean, oso onak dira eta hasteko ezinbestekoak, arnasa suposatzen du”. Bere kasuan, lokala ere hutsa zegoen.

Blume loradenda zabaldu du Susana Jimenezek Zumardirako sarreran, eta berak ere laguntza jaso zuen aurreko deialdian. Esperientzia “ilusionagarria” izaten ari dela dio, “beldurrez hasi nintzen, hasieran ez duzu argirik ikusten tunelaren bukaeran, baina gero hasten zara ikusten  bezeroak errepikatzen hasten direla, eta funtzionatzen duela. Tokiko merkataritza mantentzea kosta egiten da, konpetentzia handia dugu. Hala ere, ilusi handiz ari naiz eta laguntzarekin pozik. Nire kasuan oso lagungarria izan da udaletik jasotako laguntza hori. Prestamua eskatu behar izan nuen inbertsiorako eta laguntzari esker horri aurre egin diot, oso garrantzitsua da laguntza. oso eskertuta nago”.

Lora denda zabaldu zuen lokala hutsik egon zen hiru hilabetez.

“Denek esfortzuak” egitea  ezinbestekoa jo du Maika Martin Errenkoaldeko presidenteak, lokalak hutsik gelditu ez daitezen, “udala egiten ari dena, Errenkoaldek eta lokalen jabeek gure aldetik jarri behar dugu ekintzaileei ateak zabaltzeko, edota merkataritzan aritu nahi dutenei”. Horretatik harago, lokal hutsik ez izateak eta horietan jarduera ekonomikoa izateak eragina duela inguruarentzat ere esan du, “ekonomikoki, sozialki, edota herriari eta kaleei bizitza ematen diolako”.

Errenkoaldek laguntza eskaintzen diela diru laguntza horiek behar dituztenei “tramitazioan”, eta zabalkundea emanez, nabarmen jarri du, bestalde, “erraztu behar diegu bidea”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Gipuzkoa, Kultura

Etxebizitza izango dute hizpide 21. Feministaldian, bihartik aurrera

Kultura, Gipuzkoa

Erresuma Batuko The Epiphoni Consort abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Espainiako Gobernuak eraikiko ditu Martuteneko kartzelako lurretan egitekoak diren laurehun etxeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.