Nikaragua izango dute hizpide Trintxerpen
Jatorri askotariko emakumeek elkar ezagutzeko duten gunean arituko dira Nikaraguari buruz, Trini Ramos Balicorekin. Saioa hilaren 29an izango da, alkateordetzan.
Jatorri askotariko emakumeek elkar ezagutzeko duten gunean Nikaragua izango dute hizpide, Trini Ramos Balicoren eskutik. Saioa hilaren 29an izango da, asteazkenarekin, 16:30etik 19:00etara, Trintxerpeko Alkateordetzan.
Jatorri askotariko emakumeen taldeko kideek eta Pasaian bizi diren beste emakume batzuek elkar ezagutzeko eta sareak sortzeko aukera eskaintzen du gune horrek, eta ezagutzarako eta eztabaidarako tartea ere ematen du. Herritarrak animatu dituzte saioan parte hartzera.