Hilaren 28an, trafiko mozketa laburra Trintxerpen
09:30etik 10:30era, Ulia etorbideko zoladuran dauden zuloak estaltzeko lanak egingo dituzte. Trafikoa Marinel kaletik bideratuko dute.
Datorren asteartean, hilaren 28an, Ulia etorbideko 7. zenbakiaren inguruan mantentze lanak egingo ditu Pasaiako Udalak. Inguru horretan zuloak ditu zoladurak, eta horiek konpondu eta estaltzeko egingo dituzte. Hori dela eta, 09:30etik 10:30era, ordubete inguru, trafikoa moztuko dute.
Lanek iraun bitartean, Ulia etorbideko trafikoa erregulatuko du udaltzaingoak, eta bertatik nahiz Andonaegitik igaro nahiko duten ibilgailuak Marinel kaletik desbideratuko ditu.
Lanak lehenago egin nahi zituzten, baina Adinberriko obraren ondorioz, Euskadi Etorbideko semaforo sistema kendu arte itxaron dute. Izan ere, nahikoa dira Trintxerpen honezkero eragindako oztopoak. Lan hauen arduradunek adierazi eran, ezusterik ezean, asteartean kenduko dute obra egiteko erabili duten azpiegitura guztia.